Artistas inflamables

Egonaldiak + Coin-çi-dances

DNA 2017k hiru egonaldi izanen ditu, Barañaingo Auditorioan, Lesakako Harriondoa Kultura Etxean eta Agoizko Kultura Etxean. Horietan hiru dantza konpainiek hartuko dute parte: bat bertakoa, beste bat estatu mailakoa eta beste bat nazioartekoa. Egonaldiek barne hartzen dute interesaturiko zeinahi pertsonari irekitako lantegi bat eta obraren aurrestreinaldiarekin bukatuko dira. Aurrestreinaldirako sarbidea doakoa izanen da. Egonaldien helburua sormen artistikoari laguntzea da eta, aldi berean, ikusleen prestakuntza lantzea, artisten eta harrerako erkidegoaren arteko esperientzia eta ezagutza trukearen eta bizikidetzaren bidez. Egonaldi guztiak.

COIN-ÇI-DANSES

Artistas Inflamables-ekin. (Portugal, Errioxa, Madril)
Egonaldia: maiatzaren 22tik 30era
Aurrestreinaldia: Maiatzaren 31n, 20:00etan

Barañaingo Auditorioan