Nazioarteko bideodantza jaialdien iberoamerikar sarearen topaketa

 

Ekainaren 1ean eta 2an DNAk REDIFVen lehengo topaketa hartuko du. Bertan, hainbat herrialde iberoamerikarretako bideodantza jaialdietako zuzendariek hartuko dute parte. Topaketan, publiko interesdunari irekitako zenbait jarduera izanen dira, kasu, 3Dko zinema dantzaren aurkezpena ekainaren 1ean, ostegunarekin, Golem Baionan 20:00etan eta jaialdi parte-hartzaileen aurkezpena ekainaren 2an, ostiralarekin, 18:00etan, Fuerte Príncipe aterpean. Topaketa hau hamabosgarren urteurrena ospatzen ari den Rio de Janeiroko Dança em Foco jaialdiarekin lankidetzan antolatu da.