es | eu

2018
29 ABRIL - 13 MAYO
APIRILAK 29 - MAIATZAK 13

Kirolak, Bolero, Errata Natural
Helena Lizari & Laida Aldaz, Jesús Rubio Gamo, Led Silhouette

2018ko maiatzaren 13, igandea - 13.00etan

KIROLAK

[LAIDA ALDAZ, HELENA LIZARI]

Kirolak  Helena Lizariren eta Laida Aldazen arteko elkarlanean, Euskal Herriko herri kirolen kultura zaharraren irakurketa egiten da dantzaren eta txalapartaren soinu zuzenaren bitartez. Lehiakortasuna, trebetasuna, abilezia,  desafioa, indarra, erresistentzia, horra herri kirolen zimendua, nekazaritza munduko lanetatik abiatuta sortzen direnetik. Aizkora proba, gizon proba, lokotx biltzea, sokatira  eta lasto altxatzea izan dira obra honi oinarria ematen dioten herri kirolak.

Kontzeptua: Helena Lizari / Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Laida Aldaz eta Helena Lizari / Laguntza dramaturgian: Koos Vos / Musika: Txalaparta Zaldizka, Mikel Casanellasekin eta Silbia Munarrizekin. 


BOLERO

[JESÚS RUBIO GAMO]

“Bolero-k kemen liluragarri eta xarmagarria du (...). Beharbada bikote baten metafora da, edo krisitik ateratzeko borrokan dabilen herriarena” Weekendavisen, Kopenhage.

Bolero egoskorkeriaren gaineko obra da, arinaren eta larriaren arteko mugaren gainekoa, plazeraren eta akiduraren arteko  joan-etorriaren gainekoa. Orobat erran liteke denboraren iragateari buruzko eta  “bizi osoa” irauten duten harremanei buruzko dantza dela. Jesús Rubio Gamo dantzari,  koreografo eta idazle madrildarra 2008az geroztik ari da bere sorkuntzak ekoizten. 

Koreografia: Jesús Rubio Gamo / Interpretazioa: Clara Pampyn etaAlberto Alonso / Laguntza koreografikoa: Jorge Brea / Jantziteria:  Naldi Fernandes.


ERRATA NATURAL

[LED SILHOUETTE]

"Errata Natural-en" gaia oker bat da, hain zuzen ere, konbentzio sozialek eraikitako “normaltasuna” berezkotzat hartzeko okerra. Gaur egun badakigu lurra alimaleko imana dela, eta bertan haren ipar polo magnetikoa (iparorratzak seinalatzen diguna), egiazki, hego polo geografikoan dagoela; adibide horixe erabiltzen dute ideia bat aldarrikatzeko: iparra galtzea, bidea galtzea eta ezarritakoari ezikusia egitea. Led Shilouette Martxel Rodrigues nafarrak eta Jon Fernándezek 2015ean sortutako kolektiboa da, ikerketa  koreografikoa garatzeko, beren interprete lana utzi gabe Kukai Dantza edo La Veronal konpainietan.

Koreografia eta zuzendaritza: Jon López eta Martxel Rodriguez / Musika: Pan Sonic, Demdike Stare, Rafael Antón Irisarri, MYR / Jantziteria: Dolores García “La Lola”.


Sarrera doan

Zerrendara itzuli

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Iruñeko Udala
Nafarroako Antzoki Sarea
Sakana
Acción Cultural Española
Danish Arts Foundation
Cyngor Celfyddydau Cymru - Arts Council of Wales
Institut Français
TIFE
Wales Arts International
Gayarre Antzokia
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Barañain Auditorioa
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
Kultur Etxea
Iortia Kultur Gunea - Altsasu
Castel Ruiz - Tudela
Kultur Etxea - Aranguren Ibarra
Civican
Ribaforadako Udala
Zangozako Kultur Etxea - Palacio de Vallesantoro
Zangozako Udala
Zizur Nagusiko Kultur Patronatua
Nicolette
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Hello!Earth
Zuhaitz Zaharren Lagunak
Stands Navarra
La Burundesa