ELECTRICAL BODY

Konpainia: Dinamo Danza
Sortzailea eta zuzendaria: Carmen Larraz
Lekua: Huarteko Arte Garaikidearen Zentroa
Datak: maiatzaren 27tik ekainaren 8ra, eta abuztuaren 12tik 24ra

ELECTRICAL BODY

Electrical body koreografia-sorkuntzako prozesu bat da, mugimenduaren bitartez, izaki bizidun gisa elkarrekin harremanetan mantentzen gaituzten energia-indarren edertasuna ikertzen duena. Nikola Tesla zientzialariaren hausnarketa batzuetan inspiratuta dago proiektua, hala nola gizakia argi-izaki gisa ikusten du, baita Lurrarekin harmonian funtzionatzeko aukera ere, ingurunearekin harmonizatzen duen energia-engranaje bat sortzeko. Atalak programa baten barruan hasi zen garatzen 2018an, Dantzaz konpainiarekin. Elektromagnetismoko kontzeptuekin lan egingo dugu prozesu honetan; kontzeptu horiek koreografia-lan batera ekarrita, gizakien arteko harremanei buruzko irakurketa ezberdinak egiteko bide ematen duten koreografia-konposizio ederrak sortzen dira.

Dinamo Danza konpainia Carmen Larrazek sortu zuen 2013an. Arte-diziplina ezberdinetako profesionalen arteko bilaketa-, sorkuntza- eta elkartruke-proiektu gisa sortu zen, mugitzen den gorputzaren bitartez poesia sortzeko helburuz. Nazio zein nazioarte mailako hainbat jaialditan erakutsi ditu konpainiak bere lanak, hala nola Prisma Panama, Javeriana Unibertsitateko (Bogota) Festival de Danza Contemporanea jaialdian, Mediterranean Dance Centren (Kroazia), Dance Week Festival jaialdian (Jerusalem), DanZ jaialdian (Civivox Iturrama, Iruña), De Gira (Nafarroa) eta Vila Real en Dansa (Castellon) jaialdietan.

Carmen Larraz zuzendaria La Faktoria International Choreographic Centre dantza garaikideko sorkuntza eta irakaskuntza profesionalen zentroko zuzendari-kidea ere bada. Bestalde, Danzad Danzad Malditos kaleko jaialdia ere sortu zenetik zuzentzen du; Iruñeko Harresien Jaialdiaren programazioan sartuta dago jaialdi hori. Ibilbide profesional luzea du Larrazek; 2016an, bigarren saria jaso zuen International Solo Dance Contest Gdansk Festival jaialdian, Dynamo bere bakarkako lanarekin eta, 2018an, Atalak proiektuan koreografo modura kolaboratzeko gonbidapena egin zion Dantzazek.

--

Sortzailea eta zuzendaria: Carmen Larraz
Musika sorkuntza eta interpretazioa: Hilario Rodeiro
Ikerkuntza: Patxi Araujo Bitartekaritza: David Perez
Dantzariak: hautatutako bost dantzari.

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Agoizko Kultur Etxea
Antsoaingo Udala
Arenguen Ibarreko Udala
Atalak
Berakoudala
Lizarra Udala
Etxarri Aranazko Udala
Euroeskualdea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Ayuntamiento de Los Arcos
Nafarroako museoa
Ribaforadako Udala
Tafallako Udala
Kultur Etxea