EL EQUILIBRIO ENTRE SUJETAR Y SOLTAR

Konpainia: Kon Moción
Sorkuntza eta Zuzendaritza: Becky Siegel
Tokia: Antsoaingo Antzokia
Egunak: 2019ko abuztuaren 26tik irailaren 20ra

EL EQUILIBRIO ENTRE SUJETAR Y SOLTAR

El equilibrio entre sujetar y soltar, dantzari guztiak, halaber, sortzaileak eta interpreteak diren proiektua da. Horrek erraztu egiten du horietako bakoitzaren ahotsaren bilaketa eta topaketa. Dantza, bizitzarako metafora gisa ikertu nahi du, eta inprobisazioaren eta koreografiaren arteko erlazioa sorkuntza prozesu gisa. Arteen arteko erlazioa aztertzea ere bilatzen du, artista plastikoekin, musikariekin eta ikus-entzunezko artistekin izan beharreko lankidetzen izaeran sakonduz. Bertan, dantzaren munduan beteranoak diren profesionalek eta beraien ibilbidea hasten ari diren gazteek hartuko dute parte. Hori dela eta, proiektu honek belaunaldien arteko zubi izan nahi du, batzuen esperientziak besteei ezagupena emanez, hurrengo belaunaldien lengoaia berrien aberastasunak forma har dezan.

Kon Moción Iruñean jaio zen 2007aren amaieran, dantza arloko ikerketa eta adierazpen beharretik. Becky Siegel koreografoaren zuzendaritzapean, eta inprobisazio koreografikoaren teknika sorkuntzarako ibilgailu gisa oinarri hartuz, Kon Mociónek dantzaren aldeko apustua egiten du ikerketa tresna gisa, arteen arteko konexio puntu eta gizartearen indar eraldatzaile gisa. Konpainia bakar eta berritzailea da, eta interpreteak dantzari eta koreografo dira aldi berean, emanaldi bakoitzak inprobisazioaren freskotasuna, arriskua eta bat-batekotasuna eta koreografiaren estruktura, konszientzia eta adimena izan ditzan. Arte garaikideko Huarte zentroko konpainia egoiliar izan zen 2007tik 2016ra. Bere lanak Nafarroako eta Euskadiko geografia osoan aurkeztu dira, oso jaialdi garrantzitsuetan, Gayarre Antzokiaren Otras miradas, otras escenas, eta Nafarroako Gobernuaren Escena eta DNA jaialdietan. Lankidetzan aritu dira, besteak beste, Clemente Bernad, Gorka Pastor eta Garbi Losada artistekin.

--

Zuzendari artistikoa: Becky Siegel
Dantzariak: Irantzu Del Valle, Marié González, Andrea Irurzun, Nekane Itoiz, Samuel Quel, Montse Zabalza
Argazkilaria: Blanca Razquin
Konposatzailea: Gorka Pastor
Artista Plastikoa: María Jiménez Moreno
Dokumentalista: Jesús Iriarte
Kudeaketa: Kati Leatxe

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Agoizko Kultur Etxea
Antsoaingo Udala
Arenguen Ibarreko Udala
Atalak
Berakoudala
Lizarra Udala
Etxarri Aranazko Udala
Euroeskualdea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Ayuntamiento de Los Arcos
Nafarroako museoa
Ribaforadako Udala
Tafallako Udala
Kultur Etxea