CÓNCAVO-CONVEXO

Konpainia: Led Silhouette
Sorkuntza eta zuzendaritza: Martxel Rodríguez eta Jon López
Tokia: Lesakako Harriondoa Kultur Etxea
Egunak: 2019ko uztailaren 15etik abuztuaren 11ra

CÓNCAVO-CONVEXO

Cóncavo-convexo gorputzaren eskultura ikuspegitik eta gorputzaren eta espazioaren eta horren faltaren arteko harremanaren erlaziotik sortzen da. DNA 2018 jaialdian edo Madrilgo Cuarta Pared aretoan aurkeztutako ‘Errata natural’ aurreko proiektuaren lana jarraitzen du. Konpainiak hori berriro planteatu, zabaldu eta elikatu nahi du, aurreko erakusketa garai hartan ikusleen aldetik jaso zituzten erantzunen eta erreakzioen bitartez. Cóncavo-convexok mugimendua modu mekanizatuan eta baita zientifikoan ere, planteatzen du, isiltasun, toki negatibo, bakar eta huts gunean sartuz. Huts horretan berresten du gizakiak ere izaera. Arkitektura, eskultura, pintura, dantza… espazioaren mende daude modu espezifikoan, bakoitza bere medioen arabera. Espazioan badago Cóncavo-convexok azpimarratu nahi duen eginkizun berezia: zirrara estetikoaren sorkuntza.

Led Silhouette, Martxel Rodriguez nafarrak eta Jon López madrildarrak sortutako konpainia da, egoitza Lesakan duena.  "La Veronal" edo "Kukai Dantza" konpainietan interprete gisa egin duten lanarekin batera, 2016an hasi zuten sortzaile ibilbidea, dantzaren hainbat diziplinatan trebaturiko eta arte garaikidearen eraginpeko artista gazteen kolektiboa zuzenduz. Mugimendu forma berriei eta zenbait kontzepturi buruz ikertzen dute, dantza garaikidearen ikuspegi propioa eskaintzeko xedez, lan egiteko plataforma eraikiz eta Led Silhouette zerbait propio bilakatuz. 2016an, Valentziako 10 Sentidos Jaialdiak ekoizturiko eta bertan estreinaturiko  "Moira" lehenbiziko pieza estreinatu zutenetik,  zenbait egoitza lortu dituzte, "Sortutakoak" Euskadin, "Residentes 2019" Madrilgo Canal Dantza Zentroan edo "Compañía Nacional de Danza" izenekoaren egoitzan. Horietan guztietan aurrera eraman dituzten lanak Madrilgo Cuarta Pared aretoan, 2018ko DNA Jaialdian edo Valentziako Centre del Carmen museoan aurkeztu dituzte.

--

Sorkuntza, zuzendaritza eta dantzariak: Martxel Rodríguez eta Jon López
Musika eta dramaturgia: Gaizka Sarasola
Jantzien diseinua eta gauzatzea: Iñaki Cobos

 

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Ribaforadako Udala
Etxarri Aranazko Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa