Atalak proiektu bat da, Dantzaz elkarteak sortutako mugaz gaindiko dantza garaikidekoa, eta bere bazkide-sarean lotzen ditu Baluarte Fundazioa (Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa), Malandain-Ballet Biarritz CCN, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera eta Gasteizko Antzoki Sarea.
Atalak euroeskualdeko erakundeen sare bat da, proiektuak eta laborategiak batera egituratzen dituena: esperimentazioa eta ekoizpen koreografikoa, bitartekaritza eta pentsamendua. Dantzako profesionalei garapen profesionalerako aukerak eskaintzen dizkiete, Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeko lurraldean diren egonaldien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bitartez.
Atalak sarearen helburua da sustatzea sorkuntza koreografiko garaikidea eta sektoreko profesionalen arteko harremana gure lurraldean.
Baterako proiektu horren ondorioz, eta DNA 2022ren barnean, erakusketa-laborategi bat aurkezten dugu: “Perspektibak: dantzari eta espazioari buruzko proposamen bat” Nafarroako Museoan, Hilde Kochen "Quorum" ekoizpena Baluarteko Ganbera Aretoan, eta herritarrentzako egonaldi-laborategi bat San Adrianen.
Esperimentazio Laborategiaren Erakustaldia
Info
Apirilaren 08an
Nafarroako Museoa
19:30etan
Doako jarduerak. Jardueraren egun berean, 17:00etatik aurrera gonbidapena hartu dezakezu Museoko leihatilan.
T 848 426 492
ATALAK sarearen eta DANTZERTI Euskal Herriko Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren arteko lankidetzarekin jarraituz, Dantzaz-eko azken dantza ikasturteko ikasleekin batera, ikertuko dute dantzaren eta narratiba berriak eraikitzeko espazio ezohikoen eta ez eszenikoen arteko lotura, eta, agian, ikusleek parte hartuko dute bere proposamenen barnean. Elkarlanean ariko dira Nafarroako koreografo eta interprete Laida Aldazekin eta Bizkaiko zuzendari eta antzezle Ander Lipusekin, Atalak sareko interpreteen lehen Laborategian.
Info
Maiatzaren 15an
Baluarteko Ganbera Aretoa
19:00etan
Sarrera 12€ / 4€ Gazte txartela
Quo, Dantzaz-en programa berria, hiru koreografia piezak osatzen dute:
SAL da Gil Harushek Dantzaz-entzat egindako lehen koreografia. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanetan oinarritzen da.
FOMO da Gil Harushen koreografia bat, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingelesez “fear of missing out”: zerbait pasatzen uzteko edo galtzeko beldurra).
Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, non idazketa koreografikoko lana partekatzen baitu Dantzaz-eko dantzariekin batera.
Herritarentzako Dantzako Laborategia
Info
Ekainaren 20tik 24ra
Lizarrako Los Llanos Kulturgunea
Ekainean, ATALAK laborategi berri bat jaioko da Nafarroako DNA egonaldien esparruan. Herritarrentzako laborategia izanen da, eta xedea du jendeari dantza garaikidea hurbiltzea eta koreografia sorkuntzan interesa duten zenbait kolektiborekin koreografia prozesuak partekatzea. Inés Aubert, Nafarroan bizi den artista eta Dantzaz-eko (dantza garatzeko eta profesionalizatzeko zentroa) interpreteak San Adriango (Nafarroa) kultur etxean hartuko dituzte eta, horrela, dantzarien eremu misto bat sortuko da profesional, amateur eta mugimenduan eta sormenean interesa duten pertsonen artekoa, koreografiak sortzeko prozesuaren bidez.
Info
Apiriliaren 12an
Nafarroako Dantza Eskola (Eskolako ikasleentzat)
Led Silhouette konpainiak, Lesakan (Nafarroa) egoitza duenak, “Zakurrak” bere azken ikuskizunean La Veronal konpainiako zuzendari Marcos Moraurekin dihardu. Aukera paregabea, Nafarroako Dantza Eskolako ikasleei aukera emanen diena nazioarteko aipatu konpainia ospetsuaren metodologia berezia partekatzeko eta hartaz elikatzeko.
Lantegi honetan irakasle da Martxel Rodriguez, Led Silhouette konpainiako zuzendaria eta “Zakurrak” ikuskizuneko interpretea. Bertan landuko da sormenaren ahalmena, inprobisatuz eta ikasiz mugimenduen eta koreografien zenbait zati. Halaber, parte-hartzaileei La Veronalen unibertsoan murgiltzeko era berri bat proposatuko zaie, gorputzarekin, musikarekin eta espazioarekin mugitzeko eta adierazteko moduen bila, beti eta beti.
Info
Apirilaren 29an
(Haizea Elkarteko Irakasleentzat)
Dantzari aplikatutako Gestalt terapia
Nire lanbidean egin ditudan prestakuntzako eta praktikako urteetan, galdera honen erantzunak bilatu ditut:
Zein da gorputzaren lekua psikismoaren eraikuntzan?
Zein dira dantzaren aukerak prozesu terapeutikoan?
Nola lotu gestalta dantzarekin?
Topaketa horrek zati teoriko bat eta gaiaren testuingurua izanen ditu, eta, ondoren, eztabaida. Bigarren zatian, esperientzia-dinamikak eginen dira.
Dantza Garaikidea. Arte Eszenikoetako Institutoak
Info
Apirilaren 29an
Emanldi bat transmitituko da culturanavarra.es eta festi- valdna.com webguneetan
Apirilaren 29an. Dantzaren Nazioarteko Egunean, emanaldi bat transmitituko da culturanavarra.
es eta festivaldna.com webguneetan: dantza garaikideko flashmob bat, arte eszenikoen eta musikalen batxilergoa duten institutoak (Alaitz BHIak, eta Corellako arte eskolak).