Aurkezpena

Dantza lurraldean

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak antolatutako antolatutako programa artistiko bat da DNA, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.


Azken edizioetan eboluzionatu ondoren, DNA erreferentziako marka da jada gure komunitatean. Dantzaren sektorean hautemandako beharrizanek, 2019ko DNA Sorkuntza justifikatu zutenek, bere horretan jarraitzen dute edizio honetan ere. Berriz ere, sorkuntza eta ikerketa egonaldien aldeko apustua eginen dugu sektorea kohesionatzen eta publikoei hurbiltzen jarraitzeko tresna gisa, lurralde errealitate komunen eta, aldi berean, anitzen barruan.

Era horretan, 2020ko DNAk, batetik, aukera emanen die dantzako profesionalei Nafarroako Antzokien Sareko hainbat espaziotan sorkuntza eta ikerketa egonaldiak egiteko. Horrez gain, bitartekaritza jarduerak eta gogoetarako topaketak ere eginen dira udalerri bakoitzeko publikoekin. Bestetik, 2019ko DNA egonaldietatik ateratako lanak erakutsiko dira, baita beste espazio eta eduki batzuen esparruan (hala nola Erriberriko Jaialdian edo Atalak 2.0 proiektuan) gauzatutako sortze esperientziak ere, hartara Kultura Zuzendaritzak antolatutako programen artean dauden sinergiak baliatuz.


DNA 2020, gainera, zenbait jarduerarekin osatuko da, dantzak lurraldearekin duen lotura indartzeko. Horrek ekarri gaitu zenbait entitate eta pertsonarekin lankidetzan aritzera, haiek ere, gu bezala, lanean ari baitira Nafarroan dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak balioesteko.

Aurten inoiz baino gehiago DNAk gure oraingoarekiko eta etorkizun sortzailearekiko konpromisoa da gure komunitatean.

 

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Agoizko Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
Noaingo Udala - Elortzibar
Ribaforadako Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Atarrabiako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Euroeskualdea
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak