es | eu

Aurkezpena

DNA SORKUNTZA 2019: "DANTZAREN KOMUNITATEA ETA DANTZA KOMUNITATEAN"

Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak antolatutako programa artistiko bat da DNA, dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea helburu duena.

Sektorearen kohesioa lantzeko eta haren lotura lurraldearekin sendotzeko beharrezko elementu gisa egituratzen da DNA, bi urtez behingo programa baten eskutik. Bi adar ditu programak: bata, sorkuntzari eta ikerkuntzari lotutakoa, tokikoan oinarrituta (DNA Sorkuntza 2019), eta bestea, erakustaldiari lotutakoa (DNA Jaialdia 2020). Jaialdiarenak egoitzen emaitzak erakutsi beharko ditu ditu programazioan, baita nazioko zein nazioarteko lanak barnebildu ere.

DNA Sorkuntza 2019 adarrak, aldiz, modu positiboan esku hartu nahi du, profesionalen arteko sormentrukatzea erraztuko duten topaguneak sortuz. Topagune horiek, gainera, ainguratze gisa funtzionatuko dute lurraldean eta lurraldearekin, eta sormen-egoitzak hartuko dituzten toki-inguruneetako ikusleekin bitartekaritza-proiektuak lantzeko aukera emango dute.

ATALAK 2.0 proiektua DNA Sorkuntza 2019 adarrean sartu izana bultzagarria da dantzarako Nafarroan. Dantzaz-ek sortuta, bide ematen dio Nafarroari lankidetza-proiektu batean sartzeko nazioarteko mailan. Gure ingurumen hurbileneko beste dantza-entitate batzuek ere parte hartzen dute lankidetza-proiektu horretan. ATALAK proiektuak prestakuntza bukatu duten dantzari gazteen profesionalizazioa lortu nahi du; horretarako, espazio bat zabaldu nahi du Nafarroan, profesionalek programa honekin bat egin eta haien sormen-lanak proposatu ditzaten.

Ikerkuntza-sorkuntzako egoitzak komunitatea sortzen duten ekintzak dira, berez. Helburu hori erdiesteko, sormen-akonpainamendua emango zaie egoitzen proiektu eta artistei prozesu osoan zehar, eta sektorearen pertsona batek emango du akonpainamendu hori.

DNA Sorkuntza 2019 programa irailean amaituko da. Aukeratutako proiektuak partekatuko dira orduan.

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Baluarte Fundazioa
Kultura Nafarroa

LAGUNTZAILEAK


Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Barañain Auditorioa
Castel Ruiz - Tudela
Lesakako Udala
Tafallako Udala