Sayoa Belarrak eta Xián Martínezek egonaldia amaituko dute, `Pioneras´ proiekturako egindako lana aurkeztuta Tafalla Kulturgunean

2020ko uztailaren 23, osteguna

Gutxi gorabehera ordubeteko iraupena duen ikuskizuna eta ondoren egingo den solasaldi bat, dantzaz dakiten edo ez dakiten pertsona guztientzat irekia, izango dira `Pioneras´ proiektuko talde artistikoaren proposamenak, heldu den uztailaren 28an Tafalla Kulturgunean lau astean garatu duten egonaldiari amaiera emateko. 

Hain zuzen, denbora horretan, dantza garaikidearen “esperientzia” bat landu dute, “oso ulergarria dena ikus-entzule guztientzat” eta omenaldia izan nahi duena mugimendu feministarentzat, hasieratik bertatik, “kanpotik barrura” doan bidaia batean. 

`Pioneras´ proiektuak emakume-mota makina bat hartzen du barne. Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariak omendu nahi ditu, borrokatzen jarraitzen dutenei lagun egiten die eta irabazteko aukerarik izan ez zutenen oroitzapena egin nahi du.

Horretarako, eta modelajearen eta manikien poetikan ideia hartuta, emakume izateak XX. mendearen hasieran esan nahi zuenaren eta itxurak ia dena esan nahi zuenaren hasierako ikuspegitik emakumearen benetako arimaren bilaketara garatzen da lana, naturak irudikatuta, feminitatearen sinbologia egungoago bat moduan. 
“Lanean zehar, bost dantzari emakumezkoak garai bakoitzean estutzen dituen arropa galtzen doaz, eta, aurrez aurre, agertokia da arropa hori hartzen doana”, adierazi digu Xián Martínezek. Aurrez bururatutako eta emakumeei lotutako sinbologiekin eta ideiekin jolasten da lana, gainera: takoiak, estetika, garbitasuna, oztopoak… Asmoa da haien egiazkotasunaren edo faltsutasunaren gaineko gogoeta planteatzea ikus-entzuleei.

“Takoiek gizartean duten garrantzi handia erakusten da lanean, eta, izan ere, takoiekin dantzatuko den dantza garaikideko lan bat da”, aitortu du Martínezek. “Sorkuntza-prozesuaren hasieran, erabateko erronka izan zen; orain, ordea, funtsezko elementuak dira. Taldekide guztien artean, hasiera batean deserosoa eta inposatua den objektu horri buelta ematea lortu dugu, ahalduntze-elementu bihurtzeko”.  

`Pioneras´ Xiánen aurreko proiektu baten jarraipena da, `Inmarcersible´ izenekoarena, eta `Raíñas´ lanarena, eta gai feministaren gaineko trilogia izan nahi du. Zehazki, ikus-entzuleak arima indartsu eta borrokalarien unibertsoan sartzen ditu, norbanako bakoitzarekiko maitasun- eta begirune-mundu bakan batean, baina, batez ere, gizakiaren banakotasuna berdintasunezko gizarte baten unitate bihurtu nahi du.

Sayoa Belarra eta Xián Martínez dantzari profesionalak dira eta lan honen zuzendarikideak. Lanak hiru eszena ditu bost dantzarirentzat, eta, gainera, “ezusteko musikalak” izango direla aurreratu dute, aurkezpenaren atarikoan.

Sarrerak salgai daude Tafalla Kulturgunearen webgunean, eta prezioa 3 eurokoa da. 

LANTALDE
ZUZENDARITZA OROKORRA: Sayoa Belarra.
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA ETA IDEIA ORIGINALA: Xián Martínez.
KOREOGRAFIA: Mª José Casado, Mariona Jaume, Ana F. Melero,
Kateryna Humenyuk y Sayoa Belarra.
DANTZARIAK: Mª José Casado, Mariona Jaume, Ana F. Melero, Kateryna Humenyuk y Sayoa Belarra.
LAGUNTZA KOREOGRAFIKOA: Kateryna Humenyuk.
SORMENEZKO AHOLKULARITZA ETA MUSIKA ORIGINALA: Fernando Martínez de Careaga.
JANTZIAK: Paula Barcia y Manuel Escurís.
ARGIZTAPENA: Álvaro Estrada.
ARGAZKILARITZA: Blanca Razquin.

 

 

Sayoa Belarrak eta Xián Martínezek egonaldia amaituko dute, `Pioneras´ proiekturako egindako lana aurkeztuta Tafalla Kulturgunean

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Lesakako Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Etxarri Aranazko Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Corellako Udala
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak
Euroeskualdea
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa