Proyecto Larruak konpainiak bere proiektua aurkeztuko du jendearen aurrean DNA Sorkuntza 2019 programaren barruan

2019ko ekainaren 17, astelehena

Proyecto Larruak konpainiak datorren ostiralean, ekainaren 21ean, 20:30ean aurkeztuko du bere sorkuntza laborategiaren emaitza Tuterako Gaztambide Antzokian. Bertan, konpainiak, Atalak 2.0 sorkuntza laborategia gauzatu du Dantzaz konpainiarekin batera. 12 dantzari Jordi Vilasecaren eta Aritz Lópezen aginduetara jarri dira, elkarrekin Proyecto Larruak-en lengoaia aztertzeko, estiloak, fiskaltasuna eta diziplinak (Break Dance eta Dantza Garaikidea) batzen dituen lengoaia propioa, hain zuzen ere.

Laborategian zehar, Artaldearen ideian oinarriturik lan egitea proposatzen dute, eta gorputzaren lengoaiaren bitartez komunikazioa gertatzen den modua, keinuaren antzerkitasunetik eta ukipen fisiko zuzenetik, komunikazio bide gisa. Grotowskiren antzerki pobrean eta Peter Brooken espazio hutsean inspiraturik, gure gorputzen bitartez espazioa bizitzeko eta eraldatzeko ideia aztertzea bilatzen dute, hainbat modutan. Adibidez, gorputzak agertokiko altzari bilakatuz.

Laborategiaren emaitzaz gain, ekainaren 20an, 20:00etan, Atalak-ek, mota guztietako jendearentzat irekita egongo den tailerra eskainiko du (aurretik izena eman beharko da; plaza mugatuak). Horren bitartez, programan parte hartu duten zenbait sortzaileren hainbat jarraibide koreografiko hurbildu nahi dituzte jendearengana. Partaideei beroketa ariketen bitartez gidatuko zaie, ondoren, dantza sorkuntzarako tresnak aurkitzeko jolas fisikoan sartzeko. Ordu batzuk lehenago, egun bereko 17:00etan, hurrengo egunean aurkeztuko den proiektuaren entsegu irekira joateko aukera egongo da (plaza mugatuak).

Proyecto Larruak-ek Begoña Martín antzezlearen laguntza izan du, kanpoko begi gisa, eta 12 dantzarik osatutako taldearen lankidetza: Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Iker Sanz, Mirka Vlachou, Pablo Navarro, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Xián Martínez, Oier Abrego, Aimar Odriozola, Alicia Cayrou eta Neil Höhene.

Proyecto Larruak konpainiak bere proiektua aurkeztuko du jendearen aurrean DNA Sorkuntza 2019 programaren barruan

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Baluarte Fundazioa
Kultura Nafarroa

LAGUNTZAILEAK


Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Castel Ruiz - Tudela
Tafallako Udala
Lesakako Udala
Antsoaingo Udala