`Pioneras´ itxura hartzen hasi da Tafalla Kulturgunean, Sayoa Belarra eta Xián Martínezekin, lanaren zuzendarikide moduan.

2020ko uztailaren 8, asteazkena

Sayoa Belarrak, Xián Martínezek, beren 4 dantzariko taldeak eta talde teknikoak DNA 2020 Danza Contemporánea de Navarra-Nafarroako Dantza Garaikidea programaren egonaldi artistikoak abiarazi dituzte ‘Pioneras’ lantzeko. 

Belarrak eta Martínezek, biak dantzari profesionalak, elkarrekin zuzentzen dute bost interpreterentzako hiru eszena dituen artelana. Bertan, omenaldi gisa, historian zehar, oraindik existitzen ez den berdintasun soziala lortzeko borrokatu diren emakume aitzindarien, ezagunen edo ezezagunen, ekintzak bilduko dira. “Sentsazioak ezin hobeak dira, entseguak nola ari diren joaten ikusita eta lanaren hasierako plangintza betetzen ari garelako. Oso garrantzitsua izaten ari da gero erakustaldia egingo den agertokiaren gainean lan egin ahal izatea, eta, alde horretatik, kulturguneko taldea dena errazten ari zaigu”, aitortu du Xián Martínezek.

Hainbat eredu, adibidez, Rosalía de Castro, Clara Campoamor, Marie Curie eta Nafarroako historiatik gertu dauden emakumeak, esate baterako, Julia Fernández Zabaleta, Maravillas Lamberto, Remigia Echarren eta Martija Jauregui, erreferentziak izango dira, gune bakar batean dantzarekin trebatuena dagoen publikoa eta trebatuta ez dagoena batzeko asmoa duen konposizio batean, egungo gai baten eta hiztegi fresko eta berritzaile baten bidez. 

Proiektu honetan parte hartzen duen bertze dantzari batentzat sorturiko “Inmarcersible” izeneko Xianen aurreko proiektu baten eta “Tras Raíñas” lanaren jarraipena da `Pioneras´, eta gai feministadun trilogia izan nahi du. Hainbat sinbologia, hala nola jantziak, takoiak, petaloak edo soka bat, izango dira hiru obrak lotzeko erabiliko diren elementuak.

`Pioneras´ lanaren jatorrizko musika Fernando Martínez Careagak ondu du, jantziak Paula Barciak eta Manuel Escurísek egin dituzte, eta ikuskizuneko argien diseinua Álvaro Estradarena da.

Sortzeko prozesuaz gain, egonaldiak kontuan hartzen du Tafallako publikoarekin bitartekotza-jarduera bat egitea eta egindako lanaren erakustaldi bat. Hain zuzen, azken hori uztailaren 28an egingo da, 20:30ean, interesa duten ikus-entzuleentzat zabalik egongo den ekitaldi batean

Prozesu horietan, konpainiek Natividad Builen laguntza izanen dute sorkuntzarako. Proiektuen garapena ezagutzeko eta proiektu bakoitza bertzeekin elkarrizketan jartzeko gakoak aurkitzeko egingo du lan, irailaren 25ean Uharteko Arte Garaikideko Zentroan eginen den amaierako jardunaldiari begira.

DNA, dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea helburu duen programa artistikoa da. Sorkuntza eta ikerketa egoitzen aldeko apustua egiten du, sektorearen kohesioa lantzen jarraitzeko eta jendearengana hurbiltzeko tresna gisa. 

DNA 2020 Danza Contemporánea de Navarra-Nafarroako Dantza Garaikidea programa Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatzen dute Antsoain, Agoitz, Bera, Etxarri Aranatz, Lizarra, Los Arcos, Arangurengo harana, Ribaforada, Tafalla eta Atarrabiako udalekin lankidetzan. Guztiak Nafarroako Antzoki Sareko kideak dira eta Nafarroako Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak ere hartzen dute parte programan.

Datei eta orduei buruzko xehetasun guztiak webgunean eta Kultura Nafarroak Facebooken, Twitterren eta Instagramen dituen sare sozialetan kontsulta daitezke. 

`Pioneras´ itxura hartzen hasi da Tafalla Kulturgunean, Sayoa Belarra eta Xián Martínezekin, lanaren zuzendarikide moduan.

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Ribaforadako Udala
Etxarri Aranazko Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa