Inés Aubert Agoizko kultura-etxera iritsi da, En Tiempo lana jorratzeko

2020ko uztailaren 31, ostirala

Inés Aubert dantzari eta koreografoak `En Tiempo´ proiektua garatuko du lau astetan Agoizko kultura-etxean. Gorputzei eta mugimenduari buruzko ikerketa- eta sorkuntza-prozesu hau DNA 2020 Programak ematen dituen lau egonaldien barnean dago, Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzearen Erakundeak antolatuta, dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzeko helburuarekin. 

`En Tiempo´ proiektuan, Inés Aubertek lau interpretatzaile-sortzaile izango ditu lagun, eta haiekin batera eraikiko du lana: Conchita Salinas, 84 urtekoa, ezin konta ahala borrokatan egin duen ekarpenak markatutako bizitza duen emakumea; Maitane Azpiroz, 39 urtekoa, dantza eta zirkuko prestakuntza duena; Iker San Miguel, 30 urtekoa, 21. kromosoman alterazioa duena (Down sindromea) eta dantza bidelagun izan duena gaztarotik; eta Luar Iriguibel, 9 urteko mutikoa.

`En Tiempo´ proiektuak parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunen, mugen, memorien, nahien eta bizitzako etapen egoerak landuko ditu, gorputzaren adierazkortasunaren bidez. Lau interpretatzaileak beren eszenaratze-prozesuaren sortzaile bihurtuko dira. Denen artean –eta metodologia desberdinei, hala nola bilerei, inprobisatze-praktikei, idazketari, mahaiko lanari…, jarraituta elkarlaneko planteamendu batetik, lan-prozesu baten bitartez– `En Tiempo´ sortuko dute.

EGONALDIARI BURUZ​

Egonaldia uztailaren 20a eta 31 artean eta abuztuaren 31 eta irailaren 11 artean egingo da, eta lanaren azken erakustaldia irailaren 11n izango da. 

Aubertek adierazi du “zoriontsu” daudela egonaldi honekin, prozesuak “hobeak direla konfiantza, errespetua eta maitasuna dagoen tokian” eta hori dela Iker, Maitane, Luar eta Conchita interpretatzaile-sortzaileetako bakoitzarenganako sentitzen duena. “Haien berezitasunak, gogoetak, kezkak –adierazi du– aukera dira dantza esperimentazioaren eta sorkuntzaren mundura zabaltzeko, etengabeko elkartasunean eta aldaketan dauden askotariko gorputzen ehunduratik”.

Dantzari eta koreografoak gogoan zerabilen lan hau duela urte batzuetatik, 2017an Barañaingo Auditorioan egonaldi bat egin zuenetik dantzan aritzen ez ziren pertsonekin baina dantzatzen gozatzen zirenekin. Hartara, lan hori jarraitzeko eta haiekin ikertzen jarraitzeko gogoz gelditu zen. 

Publikoak irailaren 11n izango du azken emanaldiaz gozatzeko aukera, eta taldeak lau aste horietan aurkitu eta ikertuko duenaren emaitza izango da. Inés Aubertek esaten duenaren arabera “dantza esperimentazioaren eta sorkuntzaren mundura zabaltzeko aukera izango da, etengabeko aldaketan dauden askotariko gorputzen eguneroko elkartasunetik. Garenaren eta izateari uzten diogunaren ertzak dira, biziaren eta heriotzaren ertzak”.

INÉS AUBERTI BURUZ

Inés Aubert Costa Ricako dantzaria eta koreografoa da, eta Iruñean bizi da 2016ko azaroaz geroztik. Costa Ricako Unibertsitate Nazionaleko dantza gradua lortu zuen, eta 2000 eta 2005 artean herrialde horretako Dantza Konpainia Nazionaleko kidea izan zen.  

Dantza profesionalean urte mordo batean aritu eta gero, arloa aldatu eta ikerketan aritzea erabaki zuen, bere ustez, “ate berriak zabaltzen baititu, dantza, mugimenduen sortzaile moduan ez ezik, pentsamenduaren, hizkuntzen eta koreografien sortzaile moduan ere ikusteko, gizarte-mailan, sortzen edo lantzen diren harremanetatik abiatuta, espaziotik abiatuta bere berezitasunekin, beharrekin, bizipenekin”.

Inésen ustez, “bizitza dantza da, etengabeko mugimendua, isiltasunak-etenaldiak egitea; dantza ikusten dut nire inguru osoan, naturan, gorputzetan, keinuetan, soinuetan”

Egun, Aubertek arreta jarrita du gorputzarekin, komunitatearekin, bere gorputzaren eta beste batzuen hizkuntzarekin lotutako ikerketan eta arte eszenikoen eta denboraren gaineko gogoetan. 

Inés Aubert Agoizko kultura-etxera iritsi da, En Tiempo lana jorratzeko

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Agoizko Kultur Etxea
Antsoaingo Udala
Arenguen Ibarreko Udala
Atalak
Berakoudala
Lizarra Udala
Etxarri Aranazko Udala
Euroeskualdea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Ayuntamiento de Los Arcos
Nafarroako museoa
Ribaforadako Udala
Tafallako Udala
Kultur Etxea