Estitxu Arroyo Sánchez La memoria de la carne egonaldi artistikoa egiten ari da Ribaforadako kultura-etxean.

2020ko irailaren 15, asteartea

“La memoria de la carne” egonaldiaren bidez, Estitxu Arroyo Sánchez performerrak eta arte eszeniko eta mugimenduaren arteetako sortzaile eta ikertzaileak pauso bat gehiago eman nahi du “Cuerpo - Documento” (Gorputza - Dokumentua) bere ikerketan. 

Proiektu horretan 2011z geroztik ari da lanean, eta protagonista emakumearen gorputza du. Hain zuzen, emakumearen gorputza hainbat lengoaiaren bidez esploratu du, besteak beste, bideoaren, argazkiaren, paperaren edo emakumeen ikonografiaren bidez, hainbat kontzepturi erantzuteko, hala nola gorputzari eta presentziari, irudiari eta haren irudikapenari, emakumeei: denak desberdinak-denak berdinak, aurpegia eta maskara, kontsumoa edo moda, esate baterako. 

“LA MEMORIA DE LA CARNEEGONALDIARI BURUZ

DNA 2020 programak eman dizkion lau asteetan, Estitxu Arroyo Sánchezek beste garai bateko emakumeari begiratzean jarriko du arreta, denboraren joanari, zahartzaroari eta gorputzari (fisikoa, soziala, haragizkoa, afektiboa eta poetikoa) buruzko gogoeta egiteko.  

104 urteko amona eta ama azterketa- eta inspirazio-iturri bizi ditu. Era berean, bera hazi zen eta erroak dituen Nafarroako hegoaldeko lurraren, zuhaitzen eta natura idor, gordin eta ederraren memoriaren gainean ikertzen jarraituko du. Gorputza ekosistema bizi moduan ulertua eta bere konexioa nekazaritzarekin, zikloak, ur-bilatzaileen ahalmena, eta landa bizibide izan duten gizon-emakumeen bizimoduaren arrasto zuhurra. Bertan, gorputza bitartekoa eta tresna da jarduera eta bizipen guztietarako. 

Egonaldia, hain zuzen, zahartzeak eta, gorputzaren, inprobisazioaren eta esperimentazioaren bidez, ezagutza hori zerbait poetikora eta gorputzen berezitasunak eta edertasuna ospatzekora eramateak berekin dakarren esperientzia aztertzeko izango da.  

Zeregin garrantzitsu hori gauzatzeko, argazki zaharren funts batean oinarrituko da, aitaren aldetiko amonari berak filmatu dizkion bi Super 8 filmetan, aldizkari zaharretan eta hainbat egile irakurtzean, hala nola Betty Friedan, André Le Breton, Focault eta Jeans George Frazer. Horrez gain, abiaburu izango ditu bere herriko nekazariekin egin dituen elkarrizketak eta topaketak, eta solasean aritu den eta esperientziak partekatu dituen ur-bilatzaile batekin. 

`La memoria de la carne’ egonaldian, hiru profesional garrantzitsuk lagun egin eta gidatuko dute Estitxu: Esther Freixa i Rafols aktore eta pedagogoak –zuzendaritzako, dramaturgiako eta mugimenduaren ikerketako lanak egingo ditu–; Toni Cots dramaturgo eta ikertzaileak –sortze-prozesuan aholkularitza artistikoko lanak egingo ditu–; eta Marina Lameiro zinemagileak –prozesua eta ikerketa lagunduko ditu, sortze-prozesuan ere sartu nahi den ikus-entzunezko jarraipena eginez– . “Asmoa da lanari lehen mailako kalitate artistikoa eta dramaturgikoa ematea, eta bai berrikuntzaren alde egitea ere Nafarroako mugimenduaren arteetako ekoizpen berriak sortu eta ikertzean”, aitortu du Estitxu Arroyo Sánchezek. 

Jarduera osagarri moduan, aurreikusita dago bitartekotza-jarduera bat egitea eta azken erakustaldi bat. Bitartekotza-jarduera irailaren 25ean egingo da, ostirala, 19:00etan, eta 18 urtetik gorakoentzat izango da. Paseo bat Ribaforada inguruetako bideetan eta naturan, naturaren eta gorputzaren arteko esperientzia bat garatzeko proposamen desberdinekin.

Azken erakustaldia irailaren 26rako dago programatuta, larunbata, 19:30ean, Ribaforadako kultura-etxeko entzunaretoan

ESTITXU ARROYO SÁNCHEZI BURUZ​

Estitxu Arroyo Sánchezek bibliotekonomiako eta dokumentazioko prestakuntza du, eta Arte Dramatikoan lizentziaduna da Bartzelonako Institut del Teatren, gorputzaren eta mugimenduaren pedagogiaren espezialitatean. Ikasketa artistikoak eta dantzakoak Berlinen eta Alcalá de Henaresko Unibertsitatean sakondu zituen, eta azken horretan masterra egin zuen praktika eszenikoan eta ikus-entzunezko kulturan. 

Egun, yoga eta meditazioko irakasle gaitua da hainbat zentrotan, eta dantza-irakaslea, Corellako Goi mailako Arte Eskolan. Horrez gain, interpretatzailea, sortzailea eta irakaslea izan da Fundación Atena Psicoballeten. Kontalari profesional ere aritu da, eta sortze-ekintzarekin, arte biziekin eta mugimenduaren ikerketarekin lotutako eskolak eta tailerrak ematen ditu.

Bere sortze-lanak aurkeztu eta toki hauetako gune eszeniko nagusietako ekoizpenetan parte hartu du: Nafarroa, Zaragoza, Burgos, Bilbo, La Caldera, Antic Teatre eta Festival Grec Bartzelonan, Matadero eta Reina Sofía museoko ikasketa-zentroa Madrilen, Berlin, Paris eta Polonia. 2011z geroztik “Cuerpo y Documento” ikerketako eta sorkuntza eszenikoko proiektua garatzen ari da (horren gaineko argibide gehiago www.cuerpodocumento.org webgunean ikus daiteke).

Estitxu Arroyo Sánchez La memoria de la carne egonaldi artistikoa egiten ari da Ribaforadako kultura-etxean.

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Agoizko Kultur Etxea
Antsoaingo Udala
Arenguen Ibarreko Udala
Atalak
Berakoudala
Lizarra Udala
Etxarri Aranazko Udala
Euroeskualdea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Ayuntamiento de Los Arcos
Nafarroako museoa
Ribaforadako Udala
Tafallako Udala
Kultur Etxea