Epea zabalik, DNA 2021 programako sorkuntza eta ikerketarako lau egoitza artistikoetan eskaerak aurkezteko

2021ko urtarrilaren 29, ostirala

Dantzaren profesionalek otsailaren 11ra arte izanen dute aukera beren proposamenak programan aurkezteko. Programa 6.000 eta 8.000 euro artean dago diruz hornitua.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak DNA 2021 Nafarroako Dantza Garaikidea programaren sorkuntza eta/edo ikerketarako lau egoitza artistikoen deialdiaren oinarriak argitaratu ditu. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 11n bukatuko da.

Programa dantzaren profesionalentzat da, pertsona fisikoentzat nahiz juridikoentzat, Nafarroakoak izan edo Foru Komunitatearekin lotura dutenak izan. Ez dute edizio honetan aurkezterik izanen iazko egoitzen onuradunek.   

Egoitzak 6.000 edo 8.000 euroz daude horniturik, eginen diren kultur ekipamenduen kokalekuaren arabera. Guztiak ere Nafarroako Antzoki Sareak aukeraturiko espazioetan garatuko dira eta bitartekaritza-jarduerak barnebiltzen dituzte proiektua eginen den espaziorako lehentasunezkoak diren entitate edo taldeekin.  

Dantzaren eta arteen sustapena

Egoitzen helburu nagusiak dira, batetik, dantza garaikideko proiektuak sortzea, eta bestetik, mugimenduaren arteak eta dantza lurraldean sustatzea. Programak, halaber, sormenezko komunitatearen espiritua sustatzea du xede artista parte-hartzaileen artean, eta sektorean enplegua sortzea. Bestalde, publikoarekiko bitartekaritza lan horrek ingurune onuragarri bat sortu nahi du herrian arte-diziplina horietarako.  

Egoitzek lau aste diraute, maiatzetik irailera, eta ez dute zertan elkarren segidakoak izanik. Egoitzetatik sortzen diren sormen proposamenak estreinaldi gisa emanen dira DNA 2022n. 

Parte hartze aldera, konpainiek sorkuntza eta/edo ikerketa proiektuari buruzko txosten bat aurkeztu beharko dute, besteak beste honakoak jasota: helburuak, lan metodologia, publikoekiko bitartekaritza proposamena, eta egoitza-aldiaren bukaerako lagina. 

Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak programasydifusion@navarra.es posta elektronikora bidaliko dira edo, eskabide orokorraren bidez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikora. Bestela, aurrez hitzordua eskaturik, Erregistro Bulegora eramanen dira, hau da, Iruñeko Navarreria kaleko 39ra. 

Epea zabalik, DNA 2021 programako sorkuntza eta ikerketarako lau egoitza artistikoetan eskaerak aurkezteko

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Agoizko Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
Noaingo Udala - Elortzibar
Ribaforadako Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Atarrabiako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Euroeskualdea
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak