DNA programak Zuk Dance-ren 'Yerma’ egoitza hartuko du hil honetan Zizur Nagusian

2021ko uztailaren 2, ostirala

Ghislaineko proiektu esperimentalak Ribaforadan jarraituko du uztailean, eta hilaren 9an amaituko da Altsasun, Led Silhouette-ren proposamenarekin.

Nafarroako Dantza Garaikidea DNA 2021 programak Yerma, Zuk Dance konpainiaren egonaldi artistikoa, aurkeztuko du hilabete honetan Zizur Nagusian. Gainera, garatzen jarraitzen du Ghislaineren Sonidos del cuerpo. 0 ∞ LUZ proiektua Rifaboradan, eta Los perros, Led Silhouette konpainiarena, Altsasun, uztailaren 9an amaitzen dena.

Yerma Zuk Danceren dantza eta ikerketa proiektua uztailaren 12an, astelehena, hasiko da Zizur Nagusiko kultur etxean. Aldizka egingo da aste horretan zehar, uztailaren 16ra arte, ostirala; abuztuaren 18tik 27ra; abuztuaren 30etik 31ra; eta irailaren 20tik 24ra.

Proposamena koreografiaren eta ikus-entzunezko sorkuntzaren konbinazioa da, gorputz-mugimendua ia zinema-eszenaratze bat, eta Federico García Lorcaren Yerma antzerki-lana (1934an estreinatua) du oinarri. Jatorrizko lanak emakume ezkonduentzako amatasun-agindu sozialetik datorren amatasun-sena duen emakume baten tragedia jasotzen du, antzua baita. Azkenean, Yermak senarra hiltzen du, eta, horrela, aginduaz libratzen da. Giroek Yermako ekitaldi bakoitzeko sentsazioak hautematera eramango dute publikoa.

Bestalde, Altsasuko Iortia kultur guneak bere azken egunak biziko ditu hilabete honetan Led Silhouette taldearen Los perros egonaldiarekin. Proiektua maiatzean hasi zen eta aste honetan zehar luzatuko da, uztailaren 2ra arte, ostirala, eta hurrengo astean, uztailaren 5etik 9ra. Lesakan egoitza duen eta Martxel Rodriguez nafarrak (2021eko Nafarroako Talentu Artistikoaren Sustapen Saria) eta Jon Lopez madrildarrak osatzen duten konpainiak prozesuaren irekiera bat (entsegu irekia) ospatu zuen joan zen ostegunean, hilaren 1ean, 19:00etan, kultur gunean. Bertan, Marcos Morau (La Veronal) koreografoarekin batera, egonaldian sortutako lana azaldu zuen bikoteak: la Veronalen lengoaia koreografiko espezifikoa; koreografia, jantziak eta atrezzoari buruzko kontzeptura eta ideietara hurbiltzea; sorkuntzaren konplexutasuna; ea egonaldi batean asko ala gutxi aurrera egin daitekeen; zein den baztertzen den materiala, zein hasierako ideietatik aldentzeko modua, eta abar.

Gainera, egun berean 17:30ean, Led Silhouettek eta Marcos Morauk tailer koreografiko bat eman zuten herriko gimnasia erritmikoko taldearekin. Asmoa izan zen gorputza bitarteko gisa erabiltzen duten diziplinen arteko hesia haustea eta pertsonen eta kolektiboen arteko zubi berriak bilatzen saiatzea.

Azkenik, Ribaforadak Ghislaine-ren egoitzarekin jarraitzen du, Juan Ducun auditorioan Sonidos del cuerpo. 0 ∞ LUZ proposamenarekin. Proiektua uztailaren 12tik 16ra eta irailaren 22tik 30era garatuko da.

Luzaroko arreta zentratuak zentzumen-pertzepzioan eragiten duen eraldaketari buruzko ikerketa da; gure kontzientziaren ezkutuko ñabardurak esperientzia lasai eta biziaren bidez atzematen dira, eta horrek ingurunearen eta gure gorputzaren edertasunarekin lotzen gaitu, plazer eta ongizate sakona eraginez. Intentzio fisikoak, mugimendua sortuz, beste anplifikazio bat sortzen du. Mugimendua eta sonoritatea lantzen dira aldi berean, bi artista esperimentalen laguntzarekin. Artista horiek soinu-espazioa sortzen dute gorputzaren soinuetatik sortutako materialekin, tresna desberdinak erabiliz.

DNA

DNA da programa artistiko bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatua, eta helburu du dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea.

2021eko edizio honetan, DNA Nafarroako Antzoki Sarearen espazioetara itzuli da, sorkuntza eta ikerkuntzako lau egonaldi artistiko eskaintzeko, lau astekoak. Zuk Dance, Led Silhouette eta Ghislaineko egoitzez gain, irailean Tafallako Qabalum CIA-ren egoitza aurkeztuko da.

DNA programak Zuk Dance-ren 'Yerma’ egoitza hartuko du hil honetan Zizur Nagusian

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Agoizko Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
Noaingo Udala - Elortzibar
Ribaforadako Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Atarrabiako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Euroeskualdea
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak