DNA programak Led Silhouette eta Guislaneren egoitzak eta Eva Guerreroren laborategia hartuko ditu hilabete honetan

2021ko ekainaren 15, asteartea

Sorkuntza eta dantza proiektuak Altsasuko, Ribaforadako eta Lizarrako kultur guneetan izango dira

DNA Nafarroako Dantza Garaikidea Programa 2021 hilabete honetan aurkeztu ditu bere bi egoitza artistiko eta esperimentazio-laborategi bat, Foru Erkidegoko hainbat kultur gunetan garatuko direnak: Los perros, Led Silhouette konpainiarena, Altsasun; Sonidos del cuerpo. 0 ∞ LUZ, Guislainerena, Rifaboradan; eta Eva Guerrerorena, Lizarran, astebeteko laborategia, Atalak Mugaz Haraindiko Sarearekin lankidetzan.

Lehenengo egoitza, Los perros, Led Silhouette konpainia Altsasuko Iortia kulturgunean egiten ari den proiektua da. Egonaldia maiatzean hasi zen, eta aldizka luzatuko da gaur, ekainak 14, hilaren 18ra arte; ekainaren 28tik uztailaren 2ra arte; eta uztailaren 2tik 9ra arte.

Led Silhouette Martxel Rodriguez nafarrak (2021eko Nafarroako Arte Talentua Sustatzeko Saria) eta Jon Lopez madrildarrak (Lesakan du egoitza) sortu eta zuzendutako dantza taldea da. Los perros lanarekin, bikoteak erresistentzia-egoera bat lortu nahi du, harremanen oinarriak ezegonkortzen dituen krisi-testuinguru batean. Pasiozko dantza bat da, bere zentzua errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena, ahitu arte dantzan; besarkatutako bi gizonek iraganeko haziak jasotzen dituzte, oraina eraikiz etorkizuneko beldurrei aurre egiteko.

Lizarran, bestalde, Eva Guerrero koreografo bilbotarraren ikerketa-proiektua emango da gaurtik ostiralera, Los Llanos kulturgunean. Bi gorpuren arteko espazioaren bilaketari buruzko esperimentazio laborategia da, Guerrerok zuzendua Garazi Lopez de Armentia, Idoia Zabaleta eta Dantzaz konpainiako bederatzi dantzarirekin elkarlanean.

Doos Kolektiboko zuzendari den Eva Guerreroren (Bilbo, 1982) proiektuak gorputz bat non hasten den eta bestea non amaitzen den aztertzen du. Haren obran, garrantzitsuak dira pertzepzioa eta estimuluak, mugimendu handiak eragiten dituzten keinu txikiak, bai eta inguruak eta mugak ere: bilaketa eta esperimentazio prozesu horretan, garrantzitsuena ez da helmuga, bidea baizik.

Guerrerok erakusketa bat eskainiko du lehen aldiz datorren ostegunean, ekainak 17, arratsaldeko 19:00etan Los Llanos kultur gunean, entseguak egiten diren leku berean. Artisten azalpena eta laguntza izango du. Ekimena Atalak sarearekin elkarlanean gauzatzen da.

Azkenik, ekainaren 21etik 30era, Ribaforada Guislaine artistaren egoitza izango da. Juan Ducun Auditorioan, Sonidos del cuerpo 0 ∞ LUZ proposamen artistikoa garatuko du. Proiektuak uztailean eta irailean jarraituko du, leku berean.

Denbora luzez arreta eskaintzeak zentzumen-pertzepzioan eragiten duen eraldaketari buruzko ikerketa da. Kontzientziari ezkutatutako ñabardurak dira, ingurunearen eta norberaren gorputzaren edertasunarekin lotzen den esperientzia lasai eta bizi baten bidez hartuak, plazer eta ongizate sakona eraginez. Asmo fisikoak, mugimendua sortuz, anplifikazio berri bat sortzen du. Guislainek paraleloki lantzen ditu mugimendua eta sonoritatea, soinuaren espazioa gorputzaren soinuetatik sortutako materialekin sortzen duten bi artista esperimentalen laguntzarekin, tresna ezberdinez lagunduz.

DNA eta Atalak

DNA da programa artistiko bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatua, eta helburu du dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea.
 
2021eko edizio honetan, DNA Nafarroako Antzoki Sarearen espazioetara itzuli da, sorkuntza eta ikerkuntzako lau egonaldi artistiko eskaintzeko, lau astekoak. 
 
Atalak dantza garaikideko proiektu bat da, mugaz haraindikoa, Dantzaz elkarteak sortua. Bere bazkide sarean ditu Baluarte Fundazioa (Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa), CCN Malandain-Ballet Biarritz, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera eta Gasteizko antzokien sarea. 
 
Atalak euroeskualdeko erakundeen sare bat da, proiektuak eta laborategiak elkarrekin egituratzen dituena: esperimentazioa eta ekoizpen koreografikoa, bitartekaritza eta pentsamendua. 
DNA programak Led Silhouette eta Guislaneren egoitzak eta Eva Guerreroren laborategia hartuko ditu hilabete honetan

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Agoizko Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
Noaingo Udala - Elortzibar
Ribaforadako Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Atarrabiako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Euroeskualdea
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak