DNA programak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du eskola-flashmob eta tailer batekin

2022ko apirilaren 28, osteguna

Zuk Dance konpainiak topaketa bat egingo du Haizea elkarteko irakasleekin, Diana Casas Dantza Eskolan

DNA Nafarroako Dantza Garaikidea programak bat egingo du apirilaren 29ko Dantzaren Nazioarteko Eguneko ospakizunekin, institutuetan flashmob batzuk eta Zuk Dance konpainiak Diana Casas Dantza Eskolan egingo duen tailer batekin.

Tailerra Dantzari aplikatutako Gestalt Terapia bat da, Zuk Danceko Itsaso A. Cano dantzariak egina, Haizea Nafarroako Dantza Elkarteko irakasleekin, 10:00etatik 13:00etara.

Egun horretan bertan, Nafarroako Kultura Sareek eta DNA programaren webguneak Alaitz BHIko eta Corellako Arte Eskolako ikasleen dantza garaikideko flashmob bana aurkeztuko dute.

Bestalde, ostiral honetan DNA programaren erakustaldiak egiten jarraituko dute, Qabalum-en La medida que nos ha de dividir, Antsoaingo Antzokian 20:00etan eta Zuk Dance-ren Yerma Vianako Kultur Etxean, ordu berean. Erakustaldietarako sarrerek 6 euroko prezioa dute eta gune eszeniko bakoitzaren leihatiletan edo webguneetan eros daitezke.

DNA programa

Kultura Zuzendaritza Nagusiak – Vianako Printzea Erakundeak eta Baluarte Fundazioak antolatutako DNA programazioak 16 erakustaldi dakartza Foru Erkidegoko hainbat herritara maiatzaren 8ra arte.
Honako lau konpainia hauek parte hartzen dute: Qabalum, La medida que nos ha de dividir obrarekin; Led Silhouette, Los Perros-ekin; Zuk Dance, Yerma-rekin; eta Luz-Ghislaine, Los sonidos del cuerpolanarekin. Jarduerak DNAren aurreko edizioan garatu ziren sorkuntza-egoitzetako lanaren emaitza dira.

DNA Nafarroako Dantza Garaikidea Programa 2022

DNA programak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du eskola-flashmob eta tailer batekin

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Lesakako Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Ribaforadako Udala
Etxarri Aranazko Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa