Dínamo Danza konpainiak hasiera emango dio CACH, Electrical Body proiektuarekin

2019ko maiatzaren 30, osteguna

Dínamo Danza konpainiak, Electrical body ikuskizunarekin, eta Carmen Larraz buru duela, Huarteko Arte Garaikidearen Zentroan egingo du egonaldia, maiatzaren 27tik ekainaren 7ra, eta abuztuaren 12tik 24ra. Lurrarekin batzen gaituzten eta izaki bizidunon erlazionatzeko bide diren indar elektromagnetikoen mugimenduak ikertuko dituzte han.

Ekainaren 3 eta 4an –16:00etatik 19:00etara– hasiko dira publikoarekiko bitartekaritza-jarduerak, Huarteko Arte Garaikidearen Zentroan; beren borondatez parte hartuko duten hainbat arte- eta zientzia-diziplinatako profesionalei zuzendutako laborategia egingo da. Bi saiotan, zientzia arloko dokumentazio-iturriak azaldu eta hainbat jarduera egingo dituzte; jarduera horietan, partaide bakoitzak, eskuarki erabiltzen duen lengoaian (ikus-entzunezkoa, plastikoa…) garatu ahal izango du, modu sortzailean, gaia interpretatzeko bere modua. Asmoa da inspirazio-iturri berean azalera daitezkeen begirada artistiko ezberdinak azaltzeko aukera emango duen sorkuntza-espazio ireki bat sortzea. Geroago, ekainaren 5ean, 6an eta 7an, bitartekaritza horren bigarren fasea egingo da; hiru saio izango ditu –17:00etatik 20:00etara–, dantzariei zuzenduta egongo da, eta ideia horiek koreografiaren alorrera eramatea izango da saioen helburua. Ostiralean, ekainak 7, 19:00etan, azkeneko tailerra amaitu ondoren, astean zehar egindako lana bateratu eta partekatuko dute; jende guztiarentzako irekitako ekitaldia izango da hori.

Dínamo Danza konpainiak hasiera emango dio CACH, Electrical Body proiektuarekin

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Baluarte Fundazioa
Kultura Nafarroa

LAGUNTZAILEAK


Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Castel Ruiz - Tudela
Tafallako Udala
Lesakako Udala
Antsoaingo Udala