Dantza Garaikidearen DNA programa Ghislaine eta Qabalum Cia erakustaldiekin amaituko da

2021ko irailaren 21, asteartea

Hilaren 29an eta 30ean izango dira, Ribaforadan eta Tafallan, eta zikloa urriaren 1ean amaituko da, Atarrabian, parte hartzen duten talde eta erakunde guztiekin.

Nafarroako Dantza Garaikidea DNA programak bere 2021. edizioari agur esango dio hilabete honetan, bere azken egoitza artistikoen amaierarekin. Hala, irailaren 29an, asteazkena, Ribaforadako Juan Antonio Ducun auditoriumak Sonidos del cuerpo. 0 ∞ LUZ egoitzako erakusketa hartuko du, Ghislaine artistarena. Hurrengo egunean, ostegunean, irailaik 30, Tafalla Kulturguneak Qabalum Cia taldearen La Levedad egoitza bisitatuko du.

Azkenik, urriaren 1ean, ostirala, Atarrabiako kultur etxea izango da DNAri amaiera emateko lekua. Bertan, artista eta erakunde parte-hartzaileen ordezkari guztiak egongo dira.

Ghislaine, Ribaforadan

Ribaforadako Juan Ducun auditorioa izan da Ghislaine artistak bere egonaldia garatzeko erabili duen espazioa, Sonidos del cuerpo. 0 ∞ LUZ proposamenarekin. Proiektua ekainean, uztailean eta irailean eman da eta luzaroko arreta zentratuak zentzumen-pertzepzioan eragiten duen eraldaketari buruzko ikerketa da. 

“Gure kontzientziaren ezkutuko ñabardurak esperientzia lasai eta biziaren bidez atzematen dira, eta horrek ingurunearen eta gure gorputzaren edertasunarekin lotzen gaitu, plazer eta ongizate sakona eraginez. Intentzio fisikoak, mugimendua sortuz, beste anplifikazio bat sortzen du. Mugimendua eta sonoritatea lantzen dira aldi berean, bi artista esperimentalen laguntzarekin. Artista horiek soinu-espazioa sortzen dute gorputzaren soinuetatik sortutako materialekin, tresna desberdinak erabiliz”, azaldu du dantzariak.

Qabalum Cia, Tafallan

Bestalde, Tafalla kulturguneak Qabalum Cía-ren egonaldia hartu du irailaren 1etik 31ra arte, La Levedadproposamenarekin. Proiektuan ikertzen dira gorputzak espazioan duen portaera baldintzatzen duten printzipio fisikoak, Steve Paxtonen eta Nancy Starken azterketetatik abiatuta.

“Zorabiatuta eta denboran noraezean ibiltzearen sentsazioetan barna egindako bidaia dantzatua da, gorputza grabitatearen mende utzita, dena erortzen ari dela dirudien mundu batean”, diote konpainian. “Gorputzari mintzatzen uzten zaio, gero emaitzak bildu eta aztertzeko, ideiak argitzeko eta sortzen diren koreografia-materialak fintzeko, aurkitu nahian zein diren gorputzak espazioan hirudimentsiokotasuna garatzea eragiten duten mekanismoak, arinagoa, dentsoagoa eta malguagoa izan dadin”.

DNA 2021

DNA programa artistiko bat da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatua. Bere helburua dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea da.

2021eko edizio honetan, DNA Nafarroako Antzoki Sarearen espazioetara itzuli da, sorkuntza eta ikerkuntzako lau egonaldi artistiko eskaintzeko, lau astekoak. Ghislaine eta Qabalum Cia-ren egoitzez gain, lehenago Zuk Dance eta Led Silhouetteko ikerketa koreografikoak eman da.

Dantza Garaikidearen DNA programa Ghislaine eta Qabalum Cia erakustaldiekin amaituko da

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Agoizko Udala
Berriozarko Udala
Lizarra Udala
Noaingo Udala - Elortzibar
Ribaforadako Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Atarrabiako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Euroeskualdea
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak