Atalak Sarearen programa berria da #56; eta Sorkuntza Koreografikorako Nazioarteko Zentrotik ateratako hiru piezak osatzen dute. Sade Mamedova (Errusia), Vita Osojnik (Eslovenia) eta Martin Harriague (Frantzia) sortzaileek ekoiztuak dira. Azken pieza hau Atalak programan sortu zen.
Datorren larunbatean, urriaren 31n, arratsaldeko 19:00etan, Baluarteko Cámara aretoak hartuko du 10 dantzarik oholtzaratuko duten ikuskizun berritzaile hau. #56 dantza garaikideaz gozatzea ahalbidetzen duten publiko guztiei zuzendutako hiru sorkuntzak osatzen dute.
Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiak (DNA), Atalak Sarearekin elkarlanean, sorkuntza koregorafiaren sustapena egiten jarraituko du Nafarroan eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean. DNA jaialdiak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistikoak, dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu. Hori horrela, udazkenean, Atalak Sarearekin elkarlanean ekintza ezberdinak barne hartu ditu: Laida Aldaz koreografoaren egonaldia eta aurkezpena, Denis Santacanak aurrera eramandako esperimentazio laborategiaren aurkezpena eta #56 ikuskizunaren aurkezpena Baluarten.
#56
#56 programa nazioarteko hiru sortzaileek Dantzazekin sortutako hiru koreografiek osatzen dute; Sade Mamedovaren “Thirty”, Vita Osojniken “Hombre Masa” eta Martin Harriaguen “Walls”.
“Thirty poesiaz eta goxotasunez betetako sorkuntza da; emozioz eta abstrakzioz betea. Hombre Masa, aldiz, pieza korala da eta taldeak zein norbanakoak dute garrantzia osoa. Azkenik, Walls, munduaz eta egungo gizarteaz egiten den hausnarketa da”, azaldu dute Atalak Saretik.
Atalak Euroeskualdeko sorkuntza koreografikorako sustapena
Dantzaz buru duen mugaz haraindiko proiektuaren bazkide nagusiak CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Vitoria-Gasteizko Antzerki sarea dira. Urtez urte kolaboratzaile sare handiagoa ehuntzen ari da: Dantzerti-Euskadiko Goi Mailako Kontserbatorioa, Maurice Ravel Baiona-Biarritzeko Kontserbatorioa, Jose Uruñuela Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioa, SGAE Fundazioa, La Fundición eta Azala. Mugetatik haratago proiektua hazten ari da urtez urte.