Atalak sareak Euroeskualdeko sorkuntza koreografikoaren sustapenean lanean jarraitzen du eta abian jarri du bigarren egonaldia DNA jaialdiarekin elkarlanean

2020ko irailaren 11, ostirala

DNA jaialdiak eta Atalak, Sokuntza Koreografikorako Mugaz Haraindiko Sareak, Euroeskualdeko sorkuntza koreografikoaren sustapena egiten jarraitzen du eta 2020. urterako programatuta zuen bigarren sorkuntza laborategia jarri du abian. “Atalak Sarea osatzen dugun entitateek egoera berrietara egokitzeko dugun gaitasuna erakutsi dugu pandemian zehar, eta horren adibide da itxialdi betean, apirilan eta maiatzan, abian jarritako esperimentazio laborategia. Etengabeko aldaketan dagoen ezohiko egoerari aurre eginez eta sektoreko erronka berriei erantzuna emanaz Atalak sarea eta DNA lanean ari dira sorkuntza koreografikoaren sustapenean. Euskadi-Nafarroa-Akitania Berria Euroeskualdeko sorkuntza koreografikoa indartzea eta aktibatzea inoiz baino garrantzitsuago da eta horretan ari gara”, azaldu dute Atalak Sareko eta DNAko kideek. 

DNA jaialdiak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatutako programa artistikoak, dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu. Hori horrela, udazkenean Atalak Sarearekin elkarlanean ekintza ezberdinak barne hartuko dira: Laida Aldaz koreografoaren egonaldia eta aurkezpena, maiatzan Denis Santacanak aurrera eramandako esperimentazio laborategiaren aurkezpena eta #56 obra. 

Abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitarte 10 dantzari Laida Aldaz (Nafarroa) koreografoarekin kolaborazioan arituko dira Los Arcoseko Carmen Thyssen Broneemisza Kultur Etxean. Laida Aldazen proposamena, “Site Specific, Ciudad en Creación”, gure ingurunea behatzean oinarritzen da, sorkuntza-jarduerarako inspirazio gisa erabiltzeko. “Hiriaren konposizio espaziala kontuan hartzen dugu; non, nola eta zer sortu nahi dugun erabakitzeko. Material koreografikoaren errealitatea espazio eta leku desberdinekin trukatuz, proposamen koreografikoak espazio eszenikotik kanpora eramaten dira”, nabarmendu du Aldazek.

Bi astetan egindako lanaren aurkezpena ondorengo lekuetan egongo da ikusgai: irailaren 11an Gipuzkoako Dantzagunean (Errenteria 13:00); irailaren 15ean Carmen Thyssen Bornemisza Kultur Etxean (Los Arcos 19:30); irailaren 16an Teatro Felix Petite (Vitoria-Gasteiz 20:00); irailaren 17an Tabakalerako Patio aretoan (Donostia 19:30); eta irailaren 20an Gare du Midiko Gamaritz aretoan (Biarritz 18:00), Temps d`Aimer la Danse jaialdiaren 30. edizioaren barnean. Aurkezpen hauek mediaziorako eta topagunerako tresna dira publikoarentzat. Horiei esker, dantza garaikidearen barne prozesuak ezagutzeko aukera eskaintzen da. Erakustaldietan prozesuetan jartzen da fokua eta ez emaitzetan. 

Sorkuntza laborategian zehar Laida Aldazek Loránd Jano kanpo begiaren laguntza izango du. Ondorengo dantzariak ari dira Aldaz eta Janorekin elkarlanean: Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gómez, Aitor Jiménez, Araitz Lasa, Xian Martinez, Iker Sanz eta Beñat Urrutia. 

Laida Aldaz

Laida Aldaz (Etxarri Aranaz, 1980) 2000. urtean graduatu zen Nafarroako Dantza Eskola Ofizialean eta PARTSen (Bruselan) jarraitu zuen bere formazioa. Hainbat artista eta konpainiarentzat lan egin du, besteen artean, David Zambrano, Julyen Hamilton, Ali & Hedi Thabet, Mat Voorter, Irma Firma, Enclave Dance Company, Kakao Bleu edota Zoo Dance Company. Bere ibilbide profesionala diziplina ezberdinak lantzen dituzten artistekin uztartu du eta hainbat lan sortu ditu sariak eta diru-laguntzak jaso eta nazioartean oihartzuna izan dutenak (Japonia, Estatu Batuak, Belgika, Espainia, Portugal, Alemanania, Erresuma Batua…). Gaur egun, bere piezak sortzeaz gain, Zinetika zinea eta dantza jaialdiaren zuzendaria da eta Carmen Larraz eta Marta Coronadorekin batera Faktoria Zentro Koreografikoa zuzentzen du. 

 

DNA eta Atalak Sareak elkarlanean udazkenean egingo dituen ekintzak ondorengoak dira:

Denis Santacana esperimentazio laborategia: bideodantza sorkuntza prozesua. Solasaldia eta proiekzioa.
Eguna: urriak 1
Lekua: Nafarroako Museoa. Ekitaldi aretoa.
Ordua: 19:00
Iraupena: 60 minutu
Sarrera doakoa
Denis Santacanak bere lan egiteko moduaren premisa du oinarri eta “ekintza kreatiboan jartzen du fokoa, ikus-entzunleen adimenean sortu, hazi eta identitatea hartzen duen ekintza kreatiboan. Sorkuntza gizabanako bakoitzarena ez den kanal gisan irudikatzen da. Premisa horretatik abiatuta sortzaile eta ikus-entzuleen adimenean egiten diren ibilbideak landuko ditugu” 

Dantzaz: #56
Eguna: urriak 31
Lekua: Baluarte. Camara aretoa
Ordua: 19:00
Iraupena: 85 minutu
Sarrera: 12 euro / 4 euro Gazte txartela
#56 Dantzazen programa berria da, bere zentrotik ateratako hiru pieza barne hartzen dituena: Martin Harriaguen “Walls”, Atalak programaren barnean ekoitzia eta Sade Mamedovak (Errusia) eta Vita Osojnikek (Eslovenia) ekoitzitako piezak. Hiru sorkuntzen dantza garaikideaz gozatzea dara ikuslea. 

 

Atalak Euroeskualdeko sorkuntza koreografikorako sustapena​

Dantzaz buru duen mugaz haraindiko proiektuaren bazkide nagusiak CCN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte Fundazioa, Tabakalera, Gipuzkoako Dantzagunea eta Vitoria-Gasteizko Antzerki Sarea dira. Urtez urte kolaboratzaile sare handiagoa ehuntzen ari da: Dantzerti-Euskadiko Goi Mailako Kontserbatorioa, Maurice Ravel Baiona-Biarritzeko Kontserbatorioa, Jose Uruñuela Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioa, SGAE Fundazioa, La Fundicion eta Azala. Mugetatik haratago proiektuak hazten jarraitzen du urtez urte.

Atalak sareak Euroeskualdeko sorkuntza koreografikoaren sustapenean lanean jarraitzen du eta abian jarri du bigarren egonaldia DNA jaialdiarekin elkarlanean

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Agoizko Kultur Etxea
Antsoaingo Udala
Arenguen Ibarreko Udala
Atalak
Berakoudala
Lizarra Udala
Etxarri Aranazko Udala
Euroeskualdea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Ayuntamiento de Los Arcos
Nafarroako museoa
Ribaforadako Udala
Tafallako Udala
Kultur Etxea