Andrea Irurzunen bitartekotza-jarduera. Sare sozialei eta dantza garaikideari buruz ikasten

2020ko abuztuaren 21, ostirala

Bitartekotza-jarduera DNA´20 programako egonaldi artistikoen barnean dago. Kasu honetan, Andrea Irurzunen egonaldiaren eta “Re-Des” bere lanaren barnean. Jarduera honen xedea da lana ulertzen laguntzea eta hura sustatzea, eta bai gai honekin lotutako ezagutza sakonak lortzea ere. 

Andrea Irurzunek eta Iria Lumbreras kideak ez zieten huts egin bertaratu zirenei, eta, gehien-gehienak dantzaren arloarekin lotura dutenak izanik –hip-hopa, hiri-dantza, beste zentro batzuetako ikasleak–, dantza garaikideko ezagutzak, mugimenduak eta inprobisazioa landu zituzten. 

Eta horren ondoren, solasaldi batean, sare sozialei buruz hitz egin zuten, haien erabilerari buruz eta nola bihurtu etorkizun. Gaiaren gaineko orientazio pedagogiko batekin, Andreak eta Iriak azaldu zuten zeinen garrantzitsua den sareak sen onarekin erabiltzea.  Andreak aholkatu zuen sareak zentzuzko eran erabiltzea, etorkizun bihurtzea. “Erabil ditzagun, baina ez gaitzatela haiek gu erabili… Argi eta garbi erabaki behar da zer igo eta zer ez”, adierazi zuen. 

Eta sare sozial erabilienen gainean, parte-hartzaile gazteenek adierazi zuten Instagram eta Tiktok direla, eta helduagoek, Whatsapp.

Andrea Irurzunen bitartekotza-jarduera. Sare sozialei eta dantza garaikideari buruz ikasten

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Agoizko Kultur Etxea
Antsoaingo Udala
Arenguen Ibarreko Udala
Atalak
Berakoudala
Lizarra Udala
Etxarri Aranazko Udala
Euroeskualdea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Ayuntamiento de Los Arcos
Nafarroako museoa
Ribaforadako Udala
Tafallako Udala
Kultur Etxea