Andrea Irurzun dantzari eta koreografoak Re-Des lana aurkeztuko du

2020ko abuztuaren 28, ostirala

Izenburuak adierazten duen moduan, lana sare sozialen kontzeptuaren eta haien kontraesan ugarien ingurukoa da: konektatzeko eta deskonektatzeko eskaintzen dituzten aukera mugagabeak eta haietaz egiten den erabilera jorratzen ditu.  
Ikuskizunaren iraupena 45 minutukoa da, kontzeptuak eta mugimenduak konektatutako zazpi eszenatan banatuta, baina estimulu labur eta oso egungoekin. Egilearen arabera, “pieza atsegina da publiko guztientzat. Izugarri kontzeptuala edo izugarri abstraktua izango ez zen zerbait nahi nuen. Ildo garaikidea izatea nahi nuen, baina ikusteko oso atsegina, inoiz dantza garaikidea ikusi gabea den norbait etorri eta gozatzeko modukoa. Ikuskizuna dinamikoa da, aldakorra eta estimulu askokoa”.  

Agertokian, Irurzunekin batera Iría Lumbreras ariko da, proiektu honetan lagun egiteko Madrildik etorri den dantzari profesionala. Baina, gainera, “Re-Des” lana eszenaratzean, Alberto Márquez “Citrus”ek ondutako jatorrizko musika entzungo dugu –musika klasikoarekin, ahotsarekin eta bai festa-musikarekin ere oso tesitura desberdinak lortzeko lan egin du–, eta Desirée Arellanoren jantziak ikusiko ditugu. Arellano nafar diseinatzailea da, eskarmentu zabalekoa baina dantzaren arloan orain hasi dena. Oso diseinatzaile lineala da, modernoa eta ukitu retroa duena, Andrea Irurzunen arabera: “Bat etorrita egin dugu lan, berak ez galtzeko bere diseinu-ildoak eta guk mugimendua. Jantziak oso politak izango dira. Oraingoz bi jantzi-sorta daude, baina ez dakigu erakustaldian biak erabiliko ditugun… Probatzeko denborarik gabe gelditu gara”.  

Andrea Irurzun zuzendari aritu den lehen pieza luzea da, eta erronka handia izan dela adierazi du: “Egonaldia oso prozesu bizia izan da. Lau astean, mugimendua, oihalak, musika landu dugu, baina batez ere ikerketan jarri dugu arreta. Pieza ez dago amaituta; izan ere, hilabete bat gutxiegi da ikertu eta gauzak finkatzeko. Pieza eraikitzen ari da, baina egokia eta oso ikusgarria da heldu den iganderako. Erakustaldiaren ondoren, gure asmoa da deskonexio-aldi bat uztea, beste ikuspegi batetik begiratzeko, distantzia pitin bat jarrita, eta hilabete igaro ondoren, berriro heltzea eta lan egitea hurrengo DNA’21 programan estreinatzeko prest edukitzeko, aurreikusita dagoenaren arabera”.  

Lana bizia izan da, baina atsegingarria, Andrea Irurzunek ziurtatu duenez: “Gogoko duguna egiten ari gara, eta, zure lana baloratzen dutela ikusten duzunean, oso pozgarria da. Antzoki bat erabilgarri izatea, jada zirkuitu baten barnean dagoena, atsegina da. Baina, gogotsu nagoen moduan, beldurtuta ere banago… Egonaldi hau aukera ikaragarria iruditzen zait, eta espero bezala aritu nahi dut, lan profesionala ikustea nahi dut, dantza-ikuskizun baten atzean zer dagoen ikustea. Sorkuntza-prozesua ere erakutsi nahi dut, eta sare sozialen bidez egin dugu. Zalantzak ditut, baina baita izugarrizko gogoa ere”. 

AGERTOKIAN ARITUKO DIREN DANTZARIEN GAINEAN
ANDREA IRURZUN. Jatorriz iruindarra, dantza klasikoko ikasketak Nafarroako Gobernuaren Dantza Eskolan hasi zituen. Dantza garaikideko ikasketak Madrid Dance Centerren sakondu zituen, zentroak berak emandako beka bati esker. Gero, Kibbutz Dance Companyren programa egiteko hautatu zuten, eta han Rami B’eerren errepertorioa interpretatu zuen, Jerusalemen eta Tel Avien. 2017an eta 2019an, Nafarroako Gobernuaren Arte Gaztearen Topaketetako lehen eta hirugarren sariak jaso zituen “K-OS” bakartsaio eta “GÉNERA” lanarekin. Bere lanak zenbait jaialditan aurkeztu ditu, besteak beste, “Danzad Danzad Malditos”, “Atardecer Pamplona”, “Microestable”, “Ribera en Danza”, “Museo de las Brujas de Zugarramurdi” jaialdietan eta ETB2n. Egun, bere lan koreografikoa Nafarroako taldeetan aritzearekin batera egiten du, hala nola KON-MOCIÓN eta Fueradelejedanza taldeetan. Atena Fundazioko irakasle-taldeko eta talde artistikoko kidea da, eta taldearekin lana ere egiten du bertan.

IRÍA LUMBRERAS. Jatorriz galiziarra, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentzia du, Vigoko Unibertsitatean eskuratua. MDCn ikasi zuen dantza garaikidea, ikastetxearen beraren beka bati esker, eta prestakuntza zabaldu du Londresen, Rotterdamen eta Amsterdamen, besteak beste, Jose Agudo, Russell Maliphant eta Daniel Abreu maisuekin.

Hainbat talderekin egin du lan, esate baterako, Somos- danza, Carmelo Segura Companhia, Martz Dance Company, Compañía Madridanza taldeekin, eta koreografoekin, adibidez, Blanca Lee, Rob Tanion eta Alberto Velascorekin. 
Dantzari moduan egiten duen jardun profesionalarekin batera irakaskuntzan aritzen da Madrilgo ospe handiko eskoletan, besteak beste, Carmen Senra, MDC, Conection Dance Center eskoletan.

Andrea Irurzun dantzari eta koreografoak Re-Des lana aurkeztuko du

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Agoizko Kultur Etxea
Antsoaingo Udala
Arenguen Ibarreko Udala
Atalak
Berakoudala
Lizarra Udala
Etxarri Aranazko Udala
Euroeskualdea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Ayuntamiento de Los Arcos
Nafarroako museoa
Ribaforadako Udala
Tafallako Udala
Kultur Etxea