Andrea Irurzun comienza a sentar las bases de su proyecto de danza contemporánea `Re-Des´ en el Teatro de Ansoáin

2020ko abuztuaren 10, astelehena

Andrea Irurzun, 4 laguneko talde batekin batera, `Re-Des´ egonaldian lan egiten ari da joan den abuztuaren 3az geroztik. Komunikazioak aro digitalean duen garrantzia aztertu, desmuntatu eta berreraikitzeko asmoa duen proiektua da, eta sortze-prozesuetan sorkuntza koreografikoaren alde bideratzekoa. 

DNA 2020. Danza Contemporánea de Navarra. Nafarroako Dantza Garaikidea egitasmoaren barnean dago egonaldia, dantzari eta koreografoak “nafar koreografo gazteen proiekzioa sustatu eta bultzatzeko aukeratzat” jotzen duenean.  
Proiektuaren kontzeptualizazio artistikorako, komunikazioari lotutako termino baten bi silabak bereizi ditu Andrea Irurzunek, “beren artean konektatuta dauden bi hitz aurkitzeko, baina semantikoki deskonektatuta daudenak (“Re”k errepikapena edo eraikitzea esan nahi du gaztelaniaz, eta “Des”ek aurretik duen hitzaren esanahia alderantzikatzen du). Azken batean, egungo komunikazio digitalaren kontraesan ugarien alegoria bat da, non konexioak ez dituen beti pertsonak batzen edo errealitatea den modukoa erakusten”.

Beste helburu batzuen artean, proiektuaren xedea da sareak eta haietan aurki daitezkeen baliabide artistikoak aprobetxatzea, mugimendua, ahotsa, testua, iritziak, aldarrikapenak, dantza garaikideko ikuskizun batean sartzeko sortze-prozesu moduan.  

Oraindik ezarrita ez dagoen ildodramaturgiko bat gabe, `Re-Des´ bi sortze-ildotatik abiatuta eratzen joango da. Alde batetik, proiektuan mugimendu-eredu bihurtzen joango diren inprobisazio-jarraibideak aplikatzen. 

Eta bestetik, smartphone-en erabileraren bidez. Andrea Irurzunek dantzariaren “ni”a grabatu nahi du eta proiekzioak sortu ikuskizunaren barnetik, jarlekutik ikus daitekeena baino askoz ere desitxuratuagoa den errealitate bat erakutsiko dutenak. “Asmoa da errealitate bat erakustea eta ez jarrera bat, babes eszenografiko moduan. Hori guztia mugimenduari kalte egin gabe, proiektu honen oinarrian dagoen funtsezko zutabeari”.
Xedea da lana oso bizia eta irekia izatea, nafar dantzari eta koreografoak adierazitakoaren arabera. Izan ere, aurreikusita du entseguak birtualki zabaltzea, proiektuak Instagramen duen kontuaren bidez (@danzai-project). Hartara, bertan ikusi ahal izango dira ustekabeko grabazio horiek edo `Re-Des´ prestatzeko prozesu globalago horiek. “Dantza garaikidea gizarteari gerturatzeko modu zuzenago eta espontaneoago bat da, eta horregatik emango diogu grabatzeko eta hedatzeko askatasuna ikus-entzuleari prozesu osoan, gure ikuskizunean aktiboki partaide eginez”. 

`Re-Des´ proiektuan, Iván Barreto prozesuaren coach edo aholkularia izango da, Iria Lumbrera laguntzaile koreografikoa eta interpretatzailea, Alberto Márquez “Citrus”ek ondutako jatorrizko musika-konposizio bat izango du eta jantziak Desirée Arellanok eginak.


BITARTEKOTZA-JARDUERA ANTSOAINGO GAZTEEKIN 
Sortze-prozesuaz gain, egonaldiak bitartekotza-jarduera bat egitea ere hartzen du, Antsoaingo ikus-entzuleekin, eta bai egindako lana erakustea ere. Bitartekotza-jarduera irekia izango da herriko gazteen taldeentzat, eta heldu den abuztuaren 14an egingo dute, XX:XX, herriko antzokian (edo herriko Harrobi gunean). 
Jarduera horren bidez, Irurzunen egonaldiaren beste helburu batzuei eman nahi zaie tokia, besteak beste, pedagogikoki orientatzeari, batez ere gazteak, sareek eduki ditzaketen inpaktu eta alderdi negatiboen gainean, eta, horri kontrajarrita, sortze-bulkada moduan erabiltzean hezteari.


ANDREA IRURZUNI BURUZ
Jatorriz Iruńekoa da, eta dantza klasikoko ikasketak Nafarroako Gobernuaren Dantza Eskolan hasi zituen. Gero, dantza garaikideko ikasketak Madrilen sakondu zituen, Dance Centerren, ikastetxearen beraren beka baten bidez. Ondoren, Kibbutz Dance Companyren programa egiteko hautatu zuten, eta han RamiB’eer errepertorioa interpretatu zuen Jerusalemen eta Tel Aviven. 2017an eta 2019an, Nafarroako Gobernuaren Arte Gaztearen Topaketetako lehen eta hirugarren sariak jaso zituen “K-OS” bakartsaio eta “GÉNERA” lanarekin. Bere lanak zenbait jaialditan aurkeztu ditu, besteak beste, “Danzad Danzad Malditos”, “Atardecer Pamplona”, “Microestable”, “Ribera en Danza”, “Museo de las Brujas de Zugarramurdi” jaialdietan eta ETB2n. Egun, bere lan koreografikoa Nafarroako taldeetan aritzearekin batera egiten du, hala nola KON-MOCIÓN eta Fueradelejedanza taldeetan. Atena Fundazioko irakasle-taldeko eta talde artistikoko kidea da, eta taldearekin lana ere egiten du bertan.

Andrea Irurzun comienza a sentar las bases de su proyecto de danza contemporánea `Re-Des´ en el Teatro de Ansoáin

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Agoizko Kultur Etxea
Antsoaingo Udala
Arenguen Ibarreko Udala
Atalak
Berakoudala
Lizarra Udala
Etxarri Aranazko Udala
Euroeskualdea
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
Ayuntamiento de Los Arcos
Nafarroako museoa
Ribaforadako Udala
Tafallako Udala
Kultur Etxea