Abian da Proyecto Larrua konpainia barne hartuko duen Atalak 2.0 programaren sorkuntza laborategia

2019ko ekainaren 12, asteazkena

Gipuzkoatik Nafarrora salto egin eta Atalak 2.0 aurten egingo duen bigarren sorkuntza laborategian barneratu da. Tuterako Teatro Gaztambide antzokia eta Proyecto Larrua
erdigune. Ekainaren 10etik 21era 12 dantzari Jordi Vilasecaren eta Aritz Lopezen gidaritzapean “Artalde” proposamena landuz.

“Sorkuntza laborategi honetan gorputz-hizkuntzan jartzen dugu arreta; kontaktu fisikoak eta keinuak komunikazio bitartekari gisan jokatzen duten paperean. Grotowskiren antzerki pobrean eta Peter Brooken espazio hutsean inspiratuta, gure gorputzen bitartez espazioa eraldatu eta habitatzea bilatzen dugu, esaterako, gorputzak espazio eszeniko bilakatuta”, azaldu dute Larrua proiektuko zuzendariek.

Sorkuntza laborategi hau Nafarroako Gobernuaren DNA Sorkuntza 2019 programaren barnean kokatzen da eta, Baluarte Fundazioarekin batera, Atalak 2.0 programaren bazkide da. Bi astetan egindako lanaren aurkezpena ondorengo lekuetan egongo da ikusgai: ekainaren 21ean Tuterako Teatro Gaztambiden (20:30); ekainaren 24an Gipuzkoako Dantzagunean (Errenteria 12:30); ekainaren 25ean Malandain Ballet Biarritzen (19:00); ekainaren 27an Felix Petite Antzokian (Vitoria-Gasteiz 20:00) eta ekainaren 28an Tabakaleran (Donostia 20:00). Aurkezpen hauek mediaziorako eta topagunerako tresna dira publikoarentzat. Horiei esker, dantza garaikidearen barne prozesuak ezagutzeko aukera eskaintzen da. Erakustaldietan prozesuetan jartzen da fokua eta ez emaitzetan.

Sorkuntza laborategian Proyecto Larruak Begoña Martín aktorearen laguntza izango du.

Azken honek kanpo begi lanak egingo ditu. Ondorengo dantzariak ari dira Proyecto Larrua eta Begoña Martínekin elkarlanean: Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Iker Sanz, Mirka Vlachou, Pablo Navarro, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Xián Martínez, Oier Abrego, Aimar Odriozola, Alicia Cayrou eta Neil Höhene.

Abian da Proyecto Larrua konpainia barne hartuko duen Atalak 2.0 programaren sorkuntza laborategia

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

ANTOLATZAILEAK

Nafarroako Gobernua
Kultura Nafarroa
Baluarte Fundazioa

LAGUNTZAILEAK


Altsasuko Udala
Antsoaingo Udala
Lesakako Udala
Lizarra Udala
 Castejongo Udala
Etxarri Aranazko Udala
Zangozako Udala
Tafallako Udala
Zizur Nagusiko Udala
Kultur Etxea
 San Adriango Udala
Kultur Zentroa - Noain - Elortzibar
Agoizko Kultur Etxea
 Corellako Udala
 Murchanteko Udala
 Vianako Udala
Haizea. Asociación por la Danza en Navarra
Escuela de Arte de Corella
Alaitz BHI
Nafarroako museoa
Atalak
Euroeskualdea
 Nafarroako Dantza Eskola
 Nafarroako Unibertsitate Museoa