Atalak eta Dantzas-Dantzerti sareko esperimentazio-laborategiaren erakusketa
ATALAK sarearen eta DANTZERTI Euskal Herriko Arte Dramatikoko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren arteko lankidetzarekin jarraituz, Dantzaz-eko azken dantza ikasturteko ikasleekin batera, ikertuko dute dantzaren eta narratiba berriak eraikitzeko espazio ezohikoen eta ez eszenikoen arteko lotura, eta, agian, ikusleek parte hartuko dute bere proposamenen barnean. Elkarlanean ariko dira Nafarroako koreografo eta interprete Laida Aldazekin eta Bizkaiko zuzendari eta antzezle Ander Lipusekin, Atalak sareko interpreteen lehen Laborategian.
ATALAK
Atalak proiektu bat da, Dantzaz elkarteak sortutako mugaz gaindiko dantza garaikidekoa, eta bere bazkide-sarean lotzen ditu Baluarte Fundazioa (Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa), Malandain-Ballet Biarritz CCN, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera eta Gasteizko Antzoki Sarea.
Atalak euroeskualdeko erakundeen sare bat da, proiektuak eta laborategiak batera egituratzen dituena: esperimentazioa eta ekoizpen koreografikoa, bitartekaritza eta pentsamendua. Dantzako profesionalei garapen profesionalerako aukerak eskaintzen dizkiete, Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeko lurraldean diren egonaldien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bitartez.
Atalak sarearen helburua da sustatzea sorkuntza koreografiko garaikidea eta sektoreko profesionalen arteko harremana gure lurraldean.
Baterako proiektu horren ondorioz, eta DNA 2022ren barnean, erakusketa-laborategi bat aurkezten dugu: “Perspektibak: dantzari eta espazioari buruzko proposamen bat” Nafarroako Museoan, Hilde Kochen "Quorum" ekoizpena Baluarteko Ganbera Aretoan, eta herritarrentzako egonaldi-laborategi bat San Adrianen.