Ikerketa- eta sorkuntza-proiektu honek zalantzan jartzen du bizitzako etapa desberdinen bizipenaren inguruko eraikuntza sozial hegemonikoa, gaitasun, muga, memoria eta desioen unibertsoari helduz.
Adin desberdinetako pertsonen topaketa bat da, gogoeta egiteko bizi-ziklo bakoitzaren berezitasunari buruz, bai eta nahiek eta sentimenduek gorputzarekin duten loturari buruz ere.
Conchita, 84 urte, Maitane, 39 urte, trapezista eta arte eszenikoetan prestatua, Iker, 22 urte, zerbitzu anitzetako langilea eta Down sindromeduna, eta Luar, 9 urte, beren eszenaratze-prozesuaren sortzaile bihurtzen dira.
FITXA ARTISTIKOA
Arte zuzendaritza
Inés Aubert
Interprete – sortzaileak
Conchita Salas, Iker San Miguel, Luar Irigibel, Maitane Azpiroz
Musika
Alex Catona, Max Styler, De Staat, Cosmo Sheldrake