Formatu txikiko proposamena da; hizkuntza eszeniko berriak ditu adierazpide, eta memoria ardatz.
Familiaren oroitzapenak agertzen dira, kameraren bidez, eta genealogia poetikoko tresna gisa jarduten duten familiako antzinako argazkiak gogora ekarriz.
Nafarroako hegoaldeko paisaiaren eta lurraldearen oroitzapenak ere ageri dira, lurraren, zuhaitzen eta natura idor, gordin eta ederraren oroitzapenak, Estitxu Arroyoren sustraiak; espazioak eta paisaiak birsortzen dira material natural xumeetatik abiatuta.
Gorputza naturarekin mimetizatutako esperientzia-espazio gisa hartzen da, nekazaritzarekin, zikloekin eta alorrean aritako gizon eta emakumeen arrastoarekin lotuta, non gorputza jarduera eta bizipen guztietarako bitarteko eta tresna den.
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza, ideia, sorkuntza eta interpretazioa
Estitxu Arroyo Sánchez
Laguntza artistikoa
Esther Freixa eta Toni Cots
Laguntza artistikoa
Elena Córdoba
Bideo
Marina Lameiro