Argian arakatzen ditu sentsualitatea, fusioa, feminitatea eta harmonia. Itzalean, aldiz, dualtasuna -zeinak konprometitzen baikaitu-, onarpena, kontraesanak eta gatazkak -zeinak batzuetan oso bortitzak baitira-. Ilunean iristen da tragikotasunaren umorera eta irrigarri denaren samurtasunera. Argi-itzal honen gainean bermatzen da obraren amets-egitura. Dantza, antzerkia, musika, arte plastikoak eta argiak fusionatu egiten dira gure ekintzez hausnartzeko.
Sarrerak salgai Kultur Etxean 10etatik 13era eta 17etatik 21etara, astelehenetik ostiralera eta emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.