Beren borondatez parte hartuko duten hainbat arte- eta zientzia-diziplinatako profesionalei zuzendutako laborategia egingo da. Bi saiotan, zientzia arloko dokumentazio-iturriak azaldu eta hainbat jarduera egingo dituzte; jarduera horietan, partaide bakoitzak, eskuarki erabiltzen duen lengoaian (ikus-entzunezkoa, plastikoa…) garatu ahal izango du, modu sortzailean, gaia interpretatzeko bere modua. Asmoa da inspirazio-iturri berean azalera daitezkeen begirada artistiko ezberdinak azaltzeko aukera emango duen sorkuntza-espazio ireki bat sortzea.