2016an "Calling Tree - London" aurkeztu ondoan, DNAk Rosemary eta Simon artista britainiarrak gonbidatu zituen proiektua Iruñean berregiteko. Jaialdiko hamar egunez, Simonek, bertze hiru artista britaniarrek lagunduta, performance ibiltari bat eginen du Iruñeko harresiek eta parkeek hazten dituzten arboletan zehar. Entsegu aldi horri burutzapena emateko, artistak agertu eta desagertuko dira zenbait tokitan,
bi egunez eginen diren jendaurreko aurkezpenetan. Noiz eskalatzen edo arbolen adaburuetan kulunka, noiz kantari edo mezu-jaurtika ikusleei eta ibiltariei, noiz karriketan lasterka, “txori kakofonikoen” saldo batekin batera.
Sorkuntza eta zuzendaritza Rosemary Lee, Simon Whitehead | Zuzendaritza artistikoa Simon Whitehead | Gisele Edwards, Ben Stammers, David Bernstein | Arborikultura & rigging David Bernstein | Ekoizpena eta tokiko aholkularitza artistikoa Sandra Gamarra | Ekoizpena Artsadmin, London
Arts Council of Wales eta Zuhaitz Zaharren Lagunak elkartearekin elkarlanean egindako ikuskizuna. Iruñeko udalaren gainbegiratzearekin