“Bolero-k kemen liluragarri eta xarmagarria du (...).
Beharbada bikote baten metafora da, edo krisitik ateratzeko borrokan dabilen herriarena”.
"Bolero" egoskorkeriaren gaineko obra da, arinaren eta larriaren arteko mugaren gainekoa, plazeraren eta akiduraren arteko joan-etorriaren gainekoa. Orobat erran liteke denboraren iragateari buruzko eta “bizi osoa” irauten duten harremanei buruzko dantza dela. Jesús Rubio Gamo dantzari, koreografo eta idazle madrildarra 2008az geroztik ari da bere sorkuntzak ekoizten.
Koreogra a Jesús Rubio Gamo | Interpretazioa Clara Pampyn, Alberto Alonso | Laguntza koreografikoa Jorge Brea | Jantziteria Naldi Fernandes