TXALO TOLOZA Y LAIDA AZKONA
NAVARRA / CHILE / CATALUÑA
EXTRAÑOS MARES ARDEN
Maiatzaren 26an ostiralarekin, 21:00etan. NOAINGO KULTUR GUNEAN. 4 eur.
info +
Extraños Mares Arden eszenako dokumental bat da. Istorio bat kontatzen du: Atacaman, planetako basamorturik elkorrenean, mehategi, eskutik utzitako herri eta mendebaldeko eleberrien artean, arte garaikidearen industria ahalguztidunaren oinarriak ezarri ziren. Ikuskizunean kontatzen da herritarrek, beren lurrean gertatu ziren etengabeko ankerkerietatik bizirik iraun zutela: ihes egin beharrean bertan gelditzea erabaki zuten, eta basamortua beren azken babesleku bihurtzea.
Txalo Toloza-Fernández Bartzelonan bizi den txiletar sortzaile, bideoartista, performer eta erakusketa komisarioa da. 2007tik aitzina Roger Bernaten antzerki konpainiako, FFFko, kide da. Sonia Gómezen ohiko laguntzailea ere bada eta Lagartijas tiradas al Sol antzerki dokumentaleko konpainiarekin lan egin izan du. Laida Azkona nafarra dantzaria eta koreografoa da. Performer gisa hainbat konpainiarekin lankidetzan aritu da, Espainian eta Espainiatik kanpo. Inmediazioak jaialdiaren sortzaileetakoa da.
Proiektu eszenikoa Txalo Toloza-Fernández | Eszenaratzea eta dramaturgia Txalo Toloza-Fernández | Koreografia Laida Azkona Goñi | Interpreteak Laida Azkona Goñi y Txalo Toloza-Fenández | Jatorrizko soinu banda eta soinu espazioaren diseinua Juan Cristóbal Saavedra | Espazioaren diseinua eta ikus-entzunezko errealizazioa MiPrimerDrop | Argi diseinua Ana Rovira | Ikerketa prozesuaren koordinazioa Leonardo Gamboa Caneo | Produkzioaren diseinuaElclimamola | Prozesuan bidelagun Sonia Gómez, Marta Galán, Iñaki Álvarez, Gabino Rodríguez | TNT-Terrassa Noves Tend ències jaialdiaren eta Antic Teatre -ren arteko koprodukzioa
