SOCIETAT DOCTOR ALONSO
CATALUÑA
ANARCHY
Maiatzaren 20an. larunbatarekin, 17:00etan
Maiatzaren 22an, astelehenarekin, 19:00etan
Maiatzaren 23an, asteartearekin, 19:00etan
info +
Katakrakerako kontsumizio bonoa, 10 eur.
Askatasuna dago ororen oinarrian. Alabaina, zer da gutako bakoitzarendako askatasuna? Anarchy, kaosaren eta ordenaren arteko esperimentu bat da, esperientzia konplexu bat, eta ezin da esan gaitzik egiten ez duenik. Laburbilduz: “isiltasuna nahi baduzu, landu ezazu” edo “egin ezazu nahi duzuna”. Ahalduntze hori ez da aise ematen. Lan honetan, oinarri-oinarria esperimentazioa da, baina ez ekintza estetiko gisa, aitzitik, muina da, obraren, antzerkira joatearen muina. Ikus-entzuleek dute hitza, dute ahotsa, dute isiltasuna.
Societat Doctor Alonsok, Tomás Aragay (antzerki zuzendaria eta dramaturgoa) eta Sofía Asencioren (dantzaria eta koreografoa) zuzendaritzapean, hizkera bat sortu du. Hizkera horrek desplazamenduaren maniobra darabil, zerbait bere tokitik, bere-berea duen esparrutik kanpo kokatzea, errealitatea ulertzeko dugun moduaren estatus quoa zalantzan jarriko duten diskurtso poetikoko guneak sortzeko tresna eraginkor gisa.
Zuzendaria Sofía Asencio | Dramaturgia Tomás Argay | Zuzendari koreografikoa Sofía Asencio | Sorkuntza eta interpretazioa Semolina Tomic | Argiztapena eta espazio eszenikoa CUBE | Soinu-espazioa Alfonso Ferri | Produkzioa Imma Bové | Banaketa Societat Doctor Alonso, Copro-ducción Festival TNT de Terrassa, Antic teatre, con la colaboración del ayuntamiento de Bàscara y apoyo del ICEC y INAEM
