
Egonaldiak + transoceánica
DNA 2017k hiru egonaldi izanen ditu, Barañaingo Auditorioan, Lesakako Harriondoa Kultura Etxean eta Agoizko Kultura Etxean. Horietan hiru dantza konpainiek hartuko dute parte: bat bertakoa, beste bat estatu mailakoa eta beste bat nazioartekoa. Egonaldiek barne hartzen dute interesaturiko zeinahi pertsonari irekitako lantegi bat eta obraren aurrestreinaldiarekin bukatuko dira. Aurrestreinaldirako sarbidea doakoa izanen da. Egonaldien helburua sormen artistikoari laguntzea da eta, aldi berean, ikusleen prestakuntza lantzea, artisten eta harrerako erkidegoaren arteko esperientzia eta ezagutza trukearen eta bizikidetzaren bidez. Egonaldi guztiak.
TRANSOCEÁNICA
Dinamo Danza eta Uxue Monterorekin (Nafarroa)
Egonaldia: maiatzaren 23tik ekainaren 1era.
Aurrestreinaldia: ekainaren 2an, 20:00etan
Agoizko Kultura Etxean
