
MARTHA GRAHAM DANCE COMPANY
EEUU
DEEP SONG, DARK MEADOW (SWEET), WOODLAND, LAMENTATION VARIATIONS, DIVERSION OF ANGELS
Maiatzaren 30ean, asteartearekin, 20:00etan. GAIARRE ANTZOKIAN Aretoan 23 eur. / Palkoan 19 eur. / Anfiteatroan 8 eur.
info +
Gaiarre Antzokiaren denboraldiko ikuskizuna
3Maiatzaren 30a, asteartea, 17:00. GAIARRE ANTZOKIKO ataria Historia de la danza moderna: de Isadora Duncan a Martha Graham. Leonel Brumen hitzaldia, Cinémathèque de la Danse-C NDko bitxi zinematografiko laburren emanaldiarekin.
Martha Graham Dance Companyk Gaiarre Antzokian beren 90. urteurrena ospatzen du, konpainiaren lanik ospetsuenen hautaketa batekin. Horietako lehenbizikoa, Deep Song, Espainiako Gerra Zibileko biktimen sufrimenduan oinarritua dago. Jantziak Martha Graham berak sortu zituen, 1937an hain zuzen ere, Deep Song sortu zen urte berean pintatu zen Guernica lanean inspiratuta.
Martha Graham, dantza garaikideko aintzindaria bera, XX. mendeko artearen munduan itzal handienetakotzat jotzen da. AEBko dantzari eta koreografo honek dantza modernoan izan duen eragina Piccasok arte plastikoetan, Stravinskyk musikan edo Frank Lloyd Wrightek arkitekturan izan dutenarekin pareka daiteke. Estilo ezin pertsonalagoa du, adierazkortasun eta espiritualtasun bete-betekoa. Eragina erabatekoa izan zuen eta gaur egunean oraindik ere erabiltzen da Graham metodoa, uzkurduraren eta askatasunaren esperimentazioan oinarritua, dantza garaikideko formazio eskoletan.
Deep Song Koreografia Graham | Musika Henry Cowell Dark Meadow (Sweet) Koreografia Graham | Musika Carlos Chavez Woodland Koreografia Pontus Lidberg | Musika Irving Fine Lamentation. Variations lanak Larry Keigwin, Kyle Abraham y Sonya Tayeh Diversion of Angels Koreografia Graham | Musika Dello Joio
