
La danza del futuro
Maiatzaren 24an, asteazkenarekin, 19:00etan. Katakrak-en
Solasaldia Jaime Conde Salazar eta beste gonbidatu batzuekin
Ez du formarik, ez du lanik sortzen, ez da diziplina bat. Beharrezkoa da, iraganean ere bada, ezagutza sortzen du. Fede kontua da, maritxua da, bere iritzia ematen du. Etorkizuneko dantza maitasun ekintza da.
Jaime Conde-Salazar Pérez Artearen Historian lizentziaduna da (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta MA in Performance Studies (New York University). Dantza kritikari gisa kolaborazioak egin ditu hainbat argitalpenetan eta gaur egun libreki idazten du ondoko blogean: www. continuumlivearts.com. Sormen prozesuak laguntzen ditu, dramaturgista lanak eginez, eta aski patxada duenean, haragizko esperientziaren bat sorrarazten duen zeinahi fenomenoren gainean idazten du. Eszitaziora eta gogoberotasunera lerratuta, lagun eta erakunde konplizeekin kolaborazioak egin ohi ditu.
