
KUKAI DANTZA
GIPUZKOA
OSKARA PLAZARA
Maiatzaren 20an, larunbatarekin, 19etan ALTSASUKO IORTIA KULTUR GUNEAN. Prezioa, aurrez erosita: 6 eur. / Leihatilan: 8 eur.
Maiatzaren 28an, igandearekin, 19etan Barañaingo auditorioan. 6 eur. Ondoren, hitzaldia Jon Maya Kukai Dantzako zuzendariarekin eta Pablo Iraburu eta Iñaki Alforja Oskara dokumentalaren egileekin.
Oskara Plazara zinema eta dantza lan bat da. Euskal kulturaren pasarteetan barrenako ibilbide bat proposatzen digu: mitoak, tradizioak, sinboloak, abiaburutik eta aro garaikideraino. Oskara Plazara lanean, Kukai Dantzako dantzariak dantzan arituko dira Pablo Iraburu eta Iñaki Alforja nafarrek egindako Oskara dokumentala eman ahala. Dokumental horretan Kukai Dantzak eta Marcos Morauk 2016an sortutako izen bereko dantza lanaren sortze prozesua erregistratu zen.
Kukai Dantza Errenterian kokatutako konpainia bat da. 2001ean sortu zuen Jon Maya dantzari eta koreografoak. Konpainiaren lan ildoa ikuskizun garaikideetan oinarritzen da, euskal dantza tradizionaletik abiatuta, sorkuntza propioak eginez eta koreografo ospetsuekin lankidetzan arituz.
Ikuskizunaren zuzendaria Jon Maya Sein | Dokumentalaren zuzendariak Pablo Iraburu, Iñaki Alforja | Dokumentalaren produkzioa Arena producciones, Iñaki Alforja, Altxu Lanak | Koreografia Marcos Morau (La Veronal) | Dantzariak Kukai Dantza | Sorkuntza musikala Xabier Erkizia | Atalde teknikoa David Bernues, Angel Agüero | Produkzioko arduraduna Nagore Martinez | Banaketa eta komunikazioa Doltza Oar-Arteta.
