KON MOCIÓN

 NAFARROA
SOBRE RUEDAS

Maiatzaren 21ean igandearekin, 19:00etan. AGOIZKO KULTURA ETXEAN. 6 eur.

Ekainaren 2an ostiralarekin, 20:30ean. BARAÑAINGO AUDITORIOAN. 6 eur.

Ekainaren 3an larunbatarekin, 20:30ean. TUTERAKO GAZTAMBIDE ANTZOKIAN. 8 eur.

 

info +

Sobre Ruedas Becky Siegel-ek zuzenduriko Kon moción Taller de Danza-ren eta Espainiako gurpildun aulkiko lehen dantza taldeetakoa den Lua de AMIMET taldearen arteko lankidetzatik sortu zen. Koreografiaren eta inprobisazioaren artean, dantza hau aldi berean da prozesu eta emaitza, dantzariak aske uzten dituelarik deskubritzeko, jolasteko eta arriskuak hartzeko.

 

Becky Siegel Coloradon (AEB) sortu zen eta prestakuntza New Yorken jaso zuen, besteak beste, Martha Graham eta Merce Cunningham-ekin. Urteetan Richard Bull Dance Theatre inprobisazio taldean aritu zen. 1992z geroztik, Iruñean bizi da, eta bertan Teknika eta Inprobisazio eskolak ematen ditu. 1994az geroztik Tempomobile dantza konpainiako zuzendaria da. 2007an Kon moción Taller de Danza sortu zuen. Konpainia honen xedea mugimendua, inprobisazioa eta arte desberdinen arteko erlazioa ikertzea da.

Zuzendaritza artistikoaBecky Siegel | Dantzariak Txaro Berzosa, Marié González, Fátima Marques, Izaskun Ojer, Javi Ojuel y Montse Zabalza | Musika Slow time Patrick O’Hearn Time Lapse Arve Henrikson Suzanne Leonard Cohen (Versión de Dianne Reeves) Vienne Magic Malin (Malik Mezzadri) Time Lapse Ludovico Einaudi Rose Ludovico Einaudi Icy Altitude Nils Petter Molvaer Frozen Nils Petter Molvaer | Kon moción-en Produkzioa, AMIMET-ekin lankidetzan eta Zizur Nagusiko kultura patronatuaren Bultzadarekin