IRON SKULL

 CATALUÑA
SINESTESIA

Maiatzaren 27an larunbatarekin, 19:00etan. NOAINGO KULTUR GUNEAN 4 eur.

info +

 

Noaingo kultur guneko kultura agendaren ikuskizuna

Bizirik iraun duten pertsonen multzo batek bidaiatzeari ekiten dio, mundu post-apokaliptikoko gune seguru baterantz. Hip-hopa, akrobazia eta dantza garaikidea fusionatzen dira Sinestesian, gizatasuna eta aberetasuna konbinatzen dituen hizkera propio bat sortuz, ikus-entzulea gonbidatuz interferentzia sentsorialen joko batean parte hartzera, pertzepzioko ekintza berean hainbat zentzumenetako zenbait sentsazio motaren arteko interferentzia gisa ulertutako sinestesiaren kontzeptuari erantzunez.

 

Iron Skulls Crew bboying taldeak sortu zuen Iron Skulls 2013an. Talde hau penintsulako hainbat tokitako eta ibilbide askotariko dantzariek osaturikoa da. Mugimenduaren mugak ikertzera bideratuta dago beren estiloa, eta horretarako arte martzialak, dantza garaikidea, hiri dantzak, produkzio musikala, diseinu grafikoa eta moda uztartzen ditu.

Zuzendaritza artistikoa, koreografia eta argiztapena Iron skulls, Co | Interpreteak Adrian Vega Antolín, Facundo Martín Costanzo, Héctor Plaza Hernando, Diego Garrido Abril, Moisés G. Gómez, Luis A. Muñoz Santiago, Bénédicte Carrat | Argazkia David B.Rock