GILLES JOBIN
SUITZA
WOMB
Ekainaren 1ean, ostegunarekin, 20:00etan GOLEM BAIONA ZINEMAN. 5 eur.
Womb (3D) dantza estereoskopikoko film bat da. Esperientzia artistiko areagotu bat eskaintzen du, definizio handiko 3D teknologiari esker. Filma lehen aldiz estreinatuko da Espainian eta narratiba espazialaren modu berritzaile bat garatzen du, irudi estereoskopikoak, koreografia, arte bisualak eta musika konbinatuz espazio-denbora continuum batean.
Susana Panadés, Martin Roehrich eta Gilles Jobin dantzariak Silvie Fleury artista bisualak diseinaturiko agertoki ikusgarrian mugitzen dira. Perspektiba faltsuan ezarritako gortinen agertokiak lounge abstraktu bat dirudi. Bertan, Jean-Paul Lespagnard belgiar estilistaren jantzitegi hibridoa eta The Young Gods suitzar musika talde mitikoko liderra den Franz Treichlerek lanerako konposaturiko musikaren giro atmosferikoa konbinatzen ditu.
Zuzendaria Gilles Jobin | Eszenografia Sylvie Fleury | Jatorrizko musika Franz Treichler (The young gods) | Jantziak Jean-Paul Lespagnard | Zuzendaritza eta argazkia Patrick Tresch | Performancea Susana Panadés Diaz, Martin Roehrich y Gilles Jobin
