FAUSTIN LINYEKULA
REPÚBLICA DEMOCRÁTICA DEL CONGO
MORE MORE MORE… FUTURE
Maiatzaren 25ean, ostegunarekin, 20:00etan. GAIARRE ANTZOKIAN. Aretoan: 15 eur. / Palkoan: 12 eur. / Anfiteatroan: 8 eur.
Bultzatzailea: Institut Français
“Errebeldea izan nahi badut ezin dut No Future esan, hori denek egiten dutena da. Irteera bakarra da eraikitzear dagoen etorkizuna desiratzen dela baiestea”. Zein etorkizun dute Kinshasha-n, etengabeko hondamendian dagoen hirian, berehalako pobrezia ahazteko gau bukaerarik gabekoetan elkartzen diren gazteek? Faustin Linyekula dantzari eta koreografoa lehenbizikoz arituko da Espainian oholtza gainean, sustraiak rumba, popa eta funka konbinatzen dituen eta Kongoko musikarik ezagunena den Ndombolo estilo hibridoan dituen rock kontzertu bat emanez. Oholtza gainean, hiru dantzari, bost musikari eta Antoine Vumilia Muhindo preso politikoaren poemak, Flamme Kapaya kongotar gitarra jotzaile bikainaren musika zuzendaritzapean.
Faustin, afrikar dantzan onarpen handienetakoa duen artista, Kabako Estudioen fundatzailea da. Estudio hori Kongoko formazio, ikerketa eta trukerako gune bat da, tokiko artistei laguntza ematen diena.
Zuzendari artistikoa Faustin Linyekula | Musika zuzendaria Flamme Kapaya | Figuringilea Xuly Bët | Testuak Antoine Vumilia Muhindo | Dantzariak Jeannot Kumbonyeki, Papy Ebotani, Faustin Linyekula | Musikariak Patou “Tempête” Kayembe, Pépé Le Coq, Pasnas Mafutala, Zing Kapaya, Pati Basima
