EDUARDO FUKUSHIMA

BRASIL
HOMEM TORTO

Maiatzaren 21ean igandearekin, 18:00etan BALUARTEN. 6 eur. Ondoren, solasaldia Eduardo Fukushima eta Cloud Gate Dance Theatre-ekin

info +

 

Eskerrak bereziki Rolex Instituteri

Homem torto sortu zen Eduardo Fukushima eta Lin Hwai-min, Cloud Gate Dance Theatre konpainiaren fundatzailea elkartu zirenean, 2012-2013ko Rolex Mentor and Protégé Arts Initiative ekimenaren baitan. Homem torto dantza asimetrikoko ikuskizun bat da. Gorputz ahul bat erakusten da, gorputz indartsuen energia duena. Sorkuntza hau aurkakotasunean oinarritzen da: gogortasunaleuntasuna, ahultasuna-indarra, ikus-entzuleekiko hurbiltasuna-urruntasuna, oreka-desoreka, mugimenduaren malgutasuna-bringatzea eta gorputzaren barrena-kanpoaldea. Lan honetan, Fukushimak lagungarri du Tom Monteirok ex profeso sorturiko zuzeneko musika elektronikoa.

 

Eduardo São Paulon sorturiko koreografo, dantzari eta irakaslea da. Ballet klasikoan, dantza garaikidean eta Japoniako seitai-ho, Txinako txikung eta tai-chi tekniken gisakoetan prestatua, Brasilen eta Hego Amerikan zein Europan aurkeztu ditu lanak eta zuzendu egonaldi eta lantegiak.

Zuzendaritza artistikoa, sorkuntza lana eta dantza Eduardo Fukushima | Orientazioa Lin Hwai Min | Argi sorkuntza eta muntaketa zuzendaritzaHideki Matsuka | Artista kolaboratzaileak Beatriz Sano, Julia Rocha, Hideki Matsuka | Konposizio musikala  Tom Monteiro | Argia eta soinuaIgor Sane | ProdukzioaCarolina Goulart | JantziakEduardo Fukushima | ArgazkiaInês Correa | Operazioa eta muntaketa Igor Sane