DNA-PEA

DNA-PEA

 

DNA jaialdiak maiatzaren 20 eta 24aren bitartean PEA (Plá d’Expansió Artística / Hedapen Artistikorako Programa) topaketa bat izanen du. Proiektu honen oinarrian hedapen artistikorako planen sorrera dago, arte bizien eta ekonomia kulturalaren munduaren arteko elkarrizketa sortzeko, berrikuntza eta newmanagement tresnen bidez. Maizegi, artistek benetako zailtasunak izaten dituzte beren lanei bidea emateko eta harreman ekonomiko bidezko bat ezartzeko beren lana garatzen duten ingurunearekin; prekarietateak markaturiko denbora bat bizi dugu euskarrietan, zirkuituetan, kudeaketan, legezko egituretan eta abarretan. DNA – PEA topaketa jaialdiko lankidetza eta prestakuntza jardueretan eta egonaldietan integratuko da.

 

PEAko kide dira: Societat Doctor Alonso, Aimar Pérez Galí, Bárbara Sánchez, Jorge Dutor, Guillem Mont de Palol, El Conde de Torrefiel, Alfons Cornella, Jaime CondeSalazar, Eduardo Bonito, Nuria Diez, Cristina Alonso. PEA Mercat de les Flors-Graner-eko proiektu bat da eta Fundación Banc Sabadellen laguntza du