DINAMO DANZA Y UXUE MONTERO

 NAVARRA
TRANSOCEÁNICA

Ekainaren 2an ostiralarekin, 20:00etan AGOIZKO KULTURA ETXEAN SARREREN PREZIOA Doan

info +

Harrizko murruak, izotz pitzatua, erreka idorreko lur arraildua, aurrietatik ernatzen den landaredia… gure baitako barne egoeren metafora gisa ageri diren paisaiak dira. Nafarroako artistek Barañaingo Auditorioko Periferia programan sortutako argazkiaren, dantzaren eta soinu diseinuaren arteko lankidetzaren emaitza izaki, Transoceánica gorputzaren eta argazkiaren bidezko entzuketan eta hausnarketan oinarritzen da, ohartzeko, inguruneak eta azken garaian naturan eragin ditugun aldaketek nola eragiten diguten

 

Brusela eta Amsterdamen David Zambranoren mailako maisuekin ikasia, Carmen Larraz Dinamo Danza konpainiako dantzaria, koreografoa eta zuzendaria da. Konpainia honetan hainbat diziplina eszenikotako profesionalak biltzen dira, kasu Ignacio F. Galindo, oraingo honetan, laneko soinu paisaiak sortzen kolaboratu duena. Uxue Monterok Artearen Argazkigintza ikasi zuen Swansea Metropolitan University-n eta Zinematografia masterduna da. Arte Eszenikoetako bideo eta argazki proiektuak modako lan editorialekin konbinatzen ditu.

Sorkuntza fotografikoa Uxue Montero | Sorkuntza koreografikoa Carmen Larraz | Soinu paisaien sorkuntza Ignacio F. Galindo | Jantziak Lívia Diniz