coLABoratorio DNA

 

DNA eta Huarte Zentroak coLABoratorio DNA antolatzen dute, sormen egonaldi bat, Huarte Zentroarekin lankidetzan, 2017ko apirilaren 29tik ekainaren 3ra. Bost astetan zehar, zazpi artistek lankidetza prozesuak sortzeko espazioa eta denbora konpartituko dute. Horietatik sortuko diren ekintza performatikoak interferentzia gisa aurkeztuko dira jaialdiaren egunetan eta espazioetan.

 

CoLABoratorioren helburua da bertako sormena piztea, munduko hainbat tokitako artistekin lankidetza sustatuz. Gainera, coLABoratorioren baitan, jendeari irekitako hitzaldiak eta lantegiak eginen dira, gonbidaturiko beste artista eta teoriko batzuen parte-hartzearekin.

 

Panorama jaialdiak 2006an Río de Janeiron sorturiko proiektu bat da coLABoratorio. Ordutik, hainbat edizio izan ditu, Iberoamerikako eta Europako hamarka artista eta kolaboratzaileren parte hartzearekin. Lehen aldia da coLABoratorio Brasildik kanpo egiten dena.

 

Partaideak: Amalia Herrera (Uruguai), Brisa MP (Txile), Bruno Caracol (Lisboa. Portugal), Inés Aubert (Nafarroa), Itsaso Iribarren Múñoz (Nafarroa), Julián Pacomio González (Extremadura) y Maia Villot De Diego (Nafarroa).