Rice

CLOUD GATE DANCE THEATRE

TAIWÁN
RICE

Maiatzaren 20an larunbatarekin, 20:00etan. BALUARTEN. ARETO NAGUSIAN. Solasaldia Cloud Gate Dance Theatre eta Eduardo Fukushimarekin

info +

 

1. eremua – 30 eur. / 2. eremua – 24 eur. / 3. eremua -18 eur. Baluarte Gaztea, 30 urtetik beherakoak, ikuskizuna baino hiru egun lehenago erosita: 9, 7 eta 5 eur. Bira hau gauzatu ahal izan da Kultura Ministerioaren eta Txinako Errepublikako (Taiwan) Kanpo Harremanetako Ministerioaren laguntzari esker.

Baluarte Fundazioaren denboraldiko ikuskizuna

Lin Hwai-min, Taiwango Cloud Gate Dance Theatre konpainiaren sortzailea eta Asiako dantza berritzailerik handienetakoa, dantza garaikidea meditazioarekin, Chi Kung-arekin, arte martzialekin, baletarekin eta kaligrafiarekin uztartzen aritzen da. Rice ikuskizunean, Hwai-minek Taiwan ekialdeko Chihshang nekazari herrian izandako paisaia aldaketa islatzen du. Herri horretan, laborariak beren lurrak kutsatu zituzten ongarri kimikoen erabilera intentsiboaren ordez, laborantza molde ekologikoak baliatzen hasi ziren.

 

Sortze prozesuan, koreografoak eta konpainiako 24 dantzariek egonaldi luzeak egin zituzten eskualde horretan, arroza landatzeko moldeak ikasten. Garai hartan, Chang Hao-jan zinegileak denboraren joana erregistratu zuen, paisaian gertatutako eraldaketen bidez. Irudi horiek lana hasi eta buka laguntzen duten elementu bisuala osatzen dute, videomapping ikusgarria.

Kontzeptua eta koreografia Lin Hwai-min | Eszenografia Lin keh-hua | Argiaren diseinua Lulu W.L. Lee. Bideoa Chang Hao-jan (Howell) | 
Proiekzio diseinua
 Ethan Wang | Jantziak Ann Yu Chien, Li-ting Huang, Dpto. de Diseño de Moda de Shih Chien University | Sorkuntza laguntzailea  Liang Chun-mei