CLARICE LIMA

BRASIL
ÁRBOLES. PLANTACIÓN

Maiatzaren 25ean ostegunarekin, 19:00etan IRUÑEAN. GAIARRE ANTZOKIAREN AURREAN

Maiatzaren 27an larunbatarekin, Iruñean GOTORLEKUAN 12:00etan eta ALDE ZAHARREAN, SAN JOSÉ PLAZAN 14:00etan

Maiatzaren 28an, igandearekin ATARRABIAN. SAN ANDRES ERROTAN 12:00etan eta 13:30etan ANTSO IV JAKITUNA PLAZAN

info +

 

Bultzatzaileak: Iruñeko Udala eta Hispano Brasileña kultura fundazioa

Arbolak hausnarketa ariketa bat da, irauteko nahiaren eta denbora-espazioa ekuazio tradizionala alderantzikatzeko gonbidapen bat. Gorputzak noraino eusten dio? Bere lanean, Claricek zuhaitzgorputz basoak sortzen ditu, hiriaren gune desberdinetan sustraituak, elementuen ekinari eutsi nahian daudenak. Iruñea zein Atarrabiako karrika, plaza eta lorategietan ezarriko dituen zuhaitzen landaketetarako, brasildar koreografoak dantzarien, yogazaleen eta tokian tokiko interesdunen laguntza izanen du. Hauek guztiek landaketen entsegua egiteko aldez aurreko lantegi batean parte hartuko dute. Bertan, hiriguneetako performanceari buruzko hausnarketa kolektibo bat eginen da.

 

Clarice Limak, David Zambranorekin batera ikasi zuen eta Jan Fabre, Cristina Duarte edo Constanza Macrasen gisako koreografoekin lan egindakoa da. 2010eko gau bero batean sortu zuen Clarice Lima & gente fina, elegante y sincera dantza ez-konpainia.

Sorkuntza eta zuzendaritza Clarice Lima | Laguntzailea Aline Bonamin | Lankidetza eta argazkia Patricia Araujo