ARTISTAS INFLAMABLES

LA RIOJA / MADRID /  PORTUGAL / ARGENTINA
COIN-ÇI-DANSES

3Maiatzaren 31ean asteazkenarekin, 20:00etan. BARAÑAINGO AUDITORIOAN SARREREN PREZIOA Doan

info +

Artistas Inflamables taldeko zazpi dantzari eta koreografok egonaldi batean hartuko dute parte Barañaingo Auditorioan maiatzaren 22tik 30era. Egonaldia Maiatzaren 31n bukatuko da, Coin-çidanses lanaren aurrestreinaldiarekin. Fernando Carriónen zuzendaritzapean, Artistas Inflamablesek hauskortasunaren eta denboraren, dualtasunaren eta dinamiken aldaketen arteko ikerketa bat eginen du, mugimendu garbi, natural eta eraginkorrarekiko, soiltasunarekiko, eginahalaren kudeaketarekiko eta energia aurrezpenarekiko ardura adieraziz.

 

Coin-çi-danses Fernando Carriónek eta Samuel Retortillok zuzenduriko lana da. Miguel Borgesek (Portugal), Luciana Croattok (Argentina) eta Samuel Retortillok (España) zuzentzen duten dantza eta antzerki fisiko esperimentalaren Artistas inflamables konpainiak interpretatua. Konpainia 2015ean sortu zen. Fernando Carrión Víctor Ullateren konpainian aritu da, Lyongo Ballet de l’Opérarekin eta Madrilgo Dantza Konpainia Nazionalarekin.

Koreografia Samuel Retortillo y Fernando Carrión | Egonaldiaren partaideak Samuel Retortillo, Pascal Bayard, Pascal Neyron, Luca Vetere, Fernando Carrión, José Benitez, Leandro Villavicencio y Luciana Croatto. | Textuak José Rolando Rivero.